Prentsa Aretoa

2026/04/16

EAJ-PNVk Ogasun ministroari galdetuko dio ea autonomia-erkidegoei, aldundiei eta udalei 2025eko superabitak mobilizatzen utziko dien

Astearteko kontrol saioan, Maria Dolores Etxanok Ganberan lehen aldiz izango den Arcadi España ministroari egingo dio galdera

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Ogasun ministroari galdetuko dio ea autonomia-erkidegoei, aldundiei eta udalei 2025eko superabitak mobilizatzen utziko dien

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko Maria Dolores Etxano senatariak Ogasun ministroari galdetuko dio, astearteko kontrol saioan, ea Ministerioak administrazio publikoei (autonomia erkidegoei eta tokiko erakundeei) 2025eko superabitak mobilizatzen utziko dien.

Lehen aldiz hartuko du parte Arcadi España ministroak goi-ganberaren kontrol-saioan Ogasuneko Karteraren arduradun nagusi izendatu zutenetik, María Jesús Montero ordezkatuz. Honi eskatu zion senatari abertzaleak, joan den hilean Senatuan egin zuen azken agerraldian, superabit horiei aplikatu beharreko esparru juridikoa argitu zezala, eta galdetu zion, baita ere, ea zein arautan aurreikusten zuen aurreko ekitaldiko superabitak malgutzea, aurrekontuen eta gehiengoen faltak edozein akordio zailtzen baitu malgutze horiek onartu ahal izateko. "Superabit errepikariak eta zor-maila oso txikiak dituzten udalak ditugu, baina ezin dute zerbitzu publikoetan edo inbertsioan egiten duten gastua erreferentziazko tasatik haratago handitu", deitoratu zuen orduan.

Ezagutu Gure Senatariak