Prentsa Aretoa
2025/11/18
EAJ-PNVk heldutasun demokratikoa eskatu dio Ángel Víctor Torres ministroari Sekretu Ofizialen Legea "berehala erreformatzeko"
Estefanía Beltrán de Herediak azpimarratu du ezin dela "50 urteko askatasunaz" hitz egin, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiaren erantzuleak "babesten eta ezkutatzen" diren bitartean, eta biktimek oraindik ez dutenean egia ezagutzen
EAJ-PNVren Senatuko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak "heldutasun demokratikoa erakusteko" eta Sekretu Ofizialen Legearen erreforma "berehala" bultzatzeko eskatu dio Angel Víctor Torres ministroari. Gaurko Gobernuaren kontrol-saioan, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko arduradunari galdegin dio "ea bateragarriak ote diren egia, justizia eta erreparazio printzipioetan oinarritutako Memoria Demokratikoa defendatzea eta indarrean dagoen Sekretu Ofizialen Legea mantentzea ".
Beltran de Herediak arreta berezia jarri du 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskian, Estatuko Segurtasun Indarrek batzar batean parte hartzen ari ziren bost langile hil zituztenean, eta horri buruzko informaziorik eza eta Gobernuak Franco diktadorearen heriotzaren urteurrenaren inguruan antolatzen duen ekitaldi-programa kontrajarri ditu. "Ezin da 50 urteko askatasunaz hitz egin mende erdia sekretu ofizialen legeari lotuta daramaten biktimak daudenean. Berrogeita hamar urte geroago, Estatuak hilketa haren erantzuleak babesten eta ezkutatzen jarraitzen du; biktimek eta haien senideek ez dute oraindik gertatutakoaren egia ezagutzen, behin eta berriz eskatu duten egia". Era berean, 1980an Alonsotegin Aldana tabernan egindako atentatuari eta 1985ean Mikel Zabalzaren heriotzari buruzko informazioa ukatzen jarraitzen dela ere gogorarazi du.
Bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri ditu Euskal Talde Parlamentarioak Gorte Nagusietan planteatutako ekimen sorta Espainiako Gobernuari "diktadoreak 1968an sinatutako" lege hori aldatzeko eskatuz. "Legealdiz legealdi" egin du, baina "Kongresuak ahanzturan hiltzen utzi du". "Badirudi PSOEren eta PPren artean isileko akordio bat dagoela opakotasun horri eusteko", deitoratu du. "Ez dago Memoria Demokratikorik egiarik gabe, egia falta denean ezin baita ez justiziarik ez erreparaziorik egon", amaitu du.
Nabarmenak...
Senatua
2025/11/13
Senatua
2025/11/11
Senatua
2025/11/05
Senatua
2025/11/04
Senatua
2025/10/31
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/04/23
Senatua
2024/04/02
Senatua
2024/08/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2024/11/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















