Prentsa Aretoa
2026/04/07
EAJ-PNVk Guernica Guggenheim Museora eraman ahal izateko ikerketa bultzatzeko eskatu dio Kultura ministroari, "borondate politikoa nahikoa” dela gogoraraziz
Igotz Lópezek Reina Sofia Museoaren eta Guggenheim Museoaren arteko lantalde bat sortzea berretsi du, eta espezialistarik eta teknologiarik onenak eskaintzea
EAJ-PNVko Igotz Lopez senatariak Guernica artelana Guggenheim museora eraman ahal izateko ikerketa bultzatzeko eskatu dio Kultura ministroari, eta horretarako, "borondate politikoa nahikoa da", gogorarazi dio. Gobernuaren kontrolerako saioan, senatari abertzaleak Ernest Urtasun ministroari esan dio "ez ditugula zalantzan jartzen Sofia Erreginaren teknikari kontserbadoreak", baina, balizko lekualdatze baterako, aurrerapen teknologiko berriek analisi berriei ateak irekitzen dizkietela esan dio. "Berriro diogu Reina Sofia Museoaren eta Guggenheim Museoaren arteko lantalde bat martxan jarri behar dela, espezialistarik onenak eta teknologiarik onena eskuragarri jarriz ", adierazi du.
Horrela, Imanol Pradales lehendakariak eta Ibone Bengoetxea lehendakariordeak egindako erreklamazioak ekarri ditu Euskal Taldeak Senatura. Izan ere, Gernikako lehen Gobernuaren sorreraren eta bonbardaketaren 90. urteurrenaren harira, bederatzi hilabetez Bizkaiko hiriburuko museoan ikusgai egongo den koadro ikonikoa helarazteko eskatu dute. Hala ere, Espainiako Gobernuak oraindik ez du erantzun. "Aipatutako oroitzapenek merezi duten sentsibilitatea eta erakunde maila eskatzen diogu, lanak Euskal Herriarentzat duen esanahi historiko, sinboliko eta emozional sakona kontuan hartuta. Euskadin egotea Gernikarentzat eta Euskal Herriarentzat erreparazio- eta duintasun-ekintza bat izango litzateke, gaur egun oraindik gertatu ez dena. Ez saiatzea barkaezina litzateke", esan du. "Mundu osoan zehar bidaiatu duen obra da, eta 40 aldiz baino gehiagotan lekualdatu dute, baina ez da inoiz Gernikan edo Euskadin egon".
Kultura arloko bozeramaile jeltzaleak zalantzan jarri ditu Reina Sofiak Gernika lekuz aldatzeari uko egin izanaren arrazoi teknikoak, horretarako pinakotekaren webgunera joz, bertan onartzen delako Picassoren lan hau gabe museoak ‘zentzua, esanahia eta izateko arrazoia galduko’ lituzkeela. "Hau da obra honekiko immobilismoaren benetako arrazoia. Horregatik ez dute nahi kontrastatutako nazioarteko beste teknikari eta espezialista batzuek koadroa lekuz aldatzeko benetako aukerari buruzko balorazioa ematea, kalterik jasan gabe", azpimarratu du Igotz Lópezek.
Nabarmenak...
Senatua
2026/04/08
Senatua
2026/04/06
Senatua
2026/03/31
Senatua
2026/03/17
Senatua
2026/03/12
Berri ikusiagoak...
Senatua
2024/11/13
Senatua
2024/12/18
Senatua
2025/01/08
Senatua
2025/02/11
Senatua
2024/12/04

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS





















