Prentsa Aretoa
2006/03/22
ETXEGOYENek LANGRAITZEKO PRESOEK BIZI DUTEN “EGOERA TAMALGARRIARI” IRTENBIDE BAT EMATEKO ESKATU DIO GOBERNUARI
Elena Etxegoyen EAJko senatariak azkeneko hilabeteotan jazo diren heriotzen aurrean bere kezka azaldu du, eta kartzeleko kudeaketa “porrot” moduan definitu du.
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den Gobernuaren kontrolean, Elena Etxegoyen EAJko senatariak galdera bat egin dio José Antonio Alonso Barne Saileko Ministroari; bertan, Langraitzeko presondegiko “Suizidioak ekiditeko Planaren” eraginkortasunari buruz galdetu dio.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak bere kezka azaldu du azken hilabeteotan jazo diren heriotzen ondorioz. Gogora dezagun azken 16 hilabetetan zortzi hildako suertatu direla. Honen haritik, Langraitzeko kudeaketa penitentzialariaren “porrota” kritikatu du, eta presoen bizitza kalitatea hobetzen ez den bitartean Plan ezberdinak egiteak ezertarako balio ez duela azpimarratu du. Halaber, Exekutiboari “banan-banako programak” eskatu dizkio horrelako kasuak ekiditeko.
Azken kasu honen ondorioz, Emilio Olabarria diputatu jeltzaleak pasaden martxoaren 10ean Mercedes Gallizo, Instituzio Penitentziarioen Zuzendariaren agerraldia eskatu zuen. Olabarriaren hitzetan, “Langraitz ez dago presoen zaintze eta babesa eskaintzeko moduan”.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19