Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/05/24

ZUBIA: “ TORTURAREKIN AMAITZEKO EZINBESTEKOA DA ERANTZUKIZUN POLITIKOA DUGUNON LANKIDETZA”

Senatuan EAJko bozeramaleak, Joseba Zubiak, Rodríguez Zapatero presidenteari Estatu espainiarrean oraindik ere tortura kasuak daudela baieztatzen duten informeak aurki daitezkeela adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, EAJko bozeramaleak, Joseba Zubiak, Rodríguez Zapaterori hainbat hiritarrek oraindik ere pairatzen dituzten tratu txarrak eta torturak ekiditeko neurriei buruz galdetu dio.

Zapaterok esan duenez, 1995ean Kode Penalak jasandako aldaketak eta 2003an sinatutako Protokolo Fakultatiboak Konstituzioaren 15. artikuluak bermatzen duen giza eskubideen defentsan asko lagundu du. Senatari jeltzalea aldaketa hauekiko positibo azaldu arren –“aurrerapauso” moduan definitu ditu- “eskasak” direla baietsi du; argudiatzeko garaian, praktika hauen existentzia frogatzen duen hainbat informe aipatu ditu.

Edozein kasuntan, EAJko bozeramalea lankidetzarako prest azaldu da eta “informeak begiratu eta proposamen eta gomendioak ikertzeko” laguntza eskaini du. Aitzitik, senatariak ezinbestekotzat jo du lehenik eta behin arazoa dagoela onartzea eta erantzukizun politikoa duten guztien lankidetza suspertzea.

Amaitzeko, Zapatero presidenteak Giza Eskubideen aldeko Plan Nazionala aurrera eramateko asmoa duela adierazi du, gai hauekiko transparentzia eta informazioa bermatzeko.
Ezagutu Gure Senatariak