Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/06/21

MAQUEDA: “ MARTÍNEZ ROBLESEK SESTAOKO PROIEKTUARI BURUZ EMAN ZUEN INFORMAZIOA MOMENTU DESEGOKIAN EGIN ZEN”

Javier Maquedak Sestaon eraikiko den enpresaritza proiektuaren berria toki desegokian eman zela salatu du; informazio hau Martínez Roblesek PSE-EEren egoitzan eman zuela ezin ahantz dezakegu; proiektua, aldiz, instituzionala da.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Ekonomia komisioan EAJko bozeramaleak, Javier Maquedak, Pedro Solbes ministroari Enrique Martínez Roblesek pasaden ekainaren 14an emandako berriari buruz galdetu dio. SEPIko presidentearen hitzetan, Sestaon, Ibarzaharra poligonoan hain zuzen, enpresa ugari eraikiko da 2008 urterako. Proiektuaren helburu nagusia ingurua sustatzea da, industria alorrean eta baita enplegu gaietan ere.

Adierazpen hauek hitzarmena sinatu aurretik egin dira, eta proiektuan parte hartuko dutenak jakin gabe; horien artean, Eusko Jaurlaritza- Sprilurren bitartez-, Bizkaiako Foru Aldundia-Bizkailurren bitartez-, Sestao eta Trapagaraneko udalak eta SEPI. Maqueda senatariak gogorki salatu du informazioa horrela eman izana; eta alderdi politiko baten egoitza toki desegokia dela baieztatu du.

Ahatik, proiektuaren alde azaldu da, eta Ezkerraldeko industriaren alde lan egiten jarraituko dutela ziurtatu du. Amaitzeko, Maquedak Martínez Robles senatura etortzeko eskaera berriro egin du; gogora dezagun eskaera urrian egin zela, eta oraindik berririk ez dutela.
Ezagutu Gure Senatariak