Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/09/13

BRAVO:“GIZENTZEKO GRANJEN AKTIBITATEA KONTROLATZEN EZ BADA, ATUN GORRIA ARRISKUAN EGON LITEKE”

Víctor Bravo, EAJko senatariak, atun gorria “gizentzeko granjen” inguruko kontrol zehatza gauzatzeko eskatu du. Helburu nagusia espezie honen arrantza arduratsua bermatzea da.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan ospatu den kontrol saioan, Nekazaritza eta Arrantza komisioan EAJko bozeramaleak, Víctor Bravok, Elena Espinosa ministrari atun gorria gizentzeko granjei buruz galdetu dio.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak espezie hau desagertzeko arriskuan dagoela baietsi du; izan ere, enpresa hauetan ez dute espeziearen zikloa betetzen uzten. Halaber, gaur egungo ustiapenek legearen mugak gainditzen dituztela esan du. Arazoaren gakoa, arrantza kuoten errespetatze eza da. Zamaontziek behar baina gehiago harrapatzen baitute, eta gero granja hauei saltzen diete. Ezin ahantz dezakegu zamaontzi hauek beste ontzi tradizionalek baina askoz gehiago harrapatu dezaketela, konpetentzia erabat anulatuz. Ondorioz, enpresa eta inbertitzaile gutxiren eskuetan utzi dute ustiapen guztia.

Behin granjetan, animalia hauek bizirik mantentzen dituzte eta salmentarako neurri egokia lortu arte gizentzen dituzte. Bukatzeko, atun hau Japoneko merkatuetan saltzen da, kalitate handiko produktu moduan. Granja hauek 90. hamarkadan sortu ziren Mediterraneoan, eta gaur egun 11 estatutan aurki daitezke-espainiar estatuan 1998tik-.

Ministrak adierazi duenez, Exekutiboak arazoa ezagutzen du, eta bai arrantza eta baita atunen sarrera eta irteerak kontrolatzen dituztela baietsi du. Era berean, granja hauetara behatzaileak bidali dituztela esan du, gaur egungo kontrola areagotzeko asmoz.
Ezagutu Gure Senatariak