Prentsa Aretoa
2006/10/04
“Osasuna zaindu eta dopinaren aurkako lege proiektua” onartu arren, EAJk kritika zorrotza egin zion
Javier Maqueda, EAJko senataria, lege proiektuaren alde azaldu arren, bere desadostasuna adierazi zuen autonomia erkidegoek nazioarteko erakundeetan izan behar duten ordezkaritzarekin erlazionatuta
Lege proiektuak legebiltzar talde guztien babesa jaso zuen atzo ospatutako Senatuko osoko bilkuran.
Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak, Javier Maquedaren bitartez, proiektuari babesa eman zion, baina EAJren eskakizun guztiak betetzen ez zituela salatu zuen. Bere argudiaketan, senatari jeltzaleak bi emendakinen defentsa egin zuen.
Horietan lehenengoak, autonomia erkidegoetako antidopin agentziak Nazioarteko Antidopin Agentzietan ordezkatuta egotea eskatzen zuen. Emendakinak babes nahikoa jaso ez arren, transakzio emendakina ateratzea lortu zuten; honen arabera, autonomia erkidegoetako agentziak Estatuko agentzian beraien nahi guztiak azaltzeko aukera izango dute, eta azken honek nazioarteko foroan azalduko ditu.
Bigarren emendakinaren helburu nagusia erkidegoetako kirol federazioak nazioarteko txapelketetan ordezkaritza zuzena izatea zen; ekimen honek, PSOE, Entesa Catalana del Progrés eta PPren ezezkoa jaso zuen; aitzitik, CiU eta Talde Mixtoko abertzaleen babesa.
Desadostasun hauek alde batera utzita, EAJko senatariak “lege hau ezinbestekoa dela” adierazi zuen, eta “EAJk horrelako gai garrantzitsu bat babestuko zuela” gaineratu zuen.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19