Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/08

Elena Etxegoyenek “Schengen muga kodea” bete dadin koordinazioa areagotzeko eskatu du.

Elena Etxegoyen, EAJko senatariak, arduradun polizialek lana modu argi eta eraginkorrean egin dezaten behar dituzten bitarteko guztiak izan ditzaten eskatu du. Gogora dezagun araudi berri honen arabera Europar Batasuneko barne mugetan zehar inolako kontrolik gabe mugitu daitekeela edonor.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Etxegoyen senatariak Barne Saileko Ministroari, Pérez Rubalcabari alegia, “Schengen Muga Kodea”indarrean sartu ondoren Frantziako mugatik sartzen diren etorkinen egoerari buruz galdetu dio. Kode honen arabera “inolako kontrolik gabe” pertsona guztiek barne mugetatik igarotzeko aukera dute.

Senatari jeltzaleak salatu duenez, araudia ez da toki guztietan berdin aplikatu, eta honek “deskoordinazioa eta kontraesan ugari” sortu du bai Irundik eta baita Junqueratik (Girona) sartzen diren etorkinekin. Etxegoyenek azaldu duenez, Junqueran indarrean jarraitzen duten bitartean, Irunen dagoeneko amaitu dira.

Egoera honen aurrean senatari abertzaleak “arduradunek lana modu argi eta eraginkorrean egin dezaten behar dituzten bitarteko guztiak” izan ditzaten eskatu du; eta “horretarako polizien arteko koordinazioa ezinbestekoa dela” gaineratu du.

Amaitzeko, senatari jeltzaleak “pertsona guztien eskubide juridikoekiko errespetua” eskatu du, “etorkinak izan, edo ez izan”.


Ezagutu Gure Senatariak