Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/14

Albistur: “Estatuaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa ezin du Kataluniako tripartitoak baldintzatu”


Xabier Albistur, Senatuko Industria Komisioko presidente eta EAJko senataria, irmo azaldu da eta “azpiegitura hau Estatu espainiarrarentzat hornikuntza elektrikoa lortzeko ezinbestekoa” dela adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Albistur: “Estatuaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa ezin du Kataluniako tripartitoak baldintzatu”

ARGAZKIA JAITSI

Proiektu honen inguruan azken egunotan azaldutako berriei horrela erantzun die Xabier Albistur senatari jeltzaleak. Informazioen arabera, eratze prozesuan dagoen Govern berriak “ez du inolako adierazpenik egingo” Estatu espainiarra eta Frantzia elkartuko dituen obraren inguruan “kriterio ezberdinak dituztelako” (La Vanguardia, azaroaren 14a).


Albisturren hitzetan, “Montilla eta bere taldeak ezin dute ezikusi egin proiektu honen aurrean”, “azpiegitura hau Estatu espainiarrarentzat hornikuntza elektrikoa lortzeko ezinbestekoa da”. Gainera Gironan sortzen diren energia berriztatzaileekin lotzeko ere beharrezkoa dela gaineratu du senatariak. Honen harira, Albistur senatariak, ingurugiroari buruzko informe positiboak ego narren, Euskadi eta Frantzia lotzeko sarearen aldeko akordioa onartzea falta dela salatu du.

Ezin ahantz dezakegu Montilla President berria proiektuaren alde azaldu zela Industriako titularra zenean.
Ezagutu Gure Senatariak