Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/20

Maqueda: “ikastetxetan jazotzen den indarkeriarekin amaitzeko ordua da”

Senatuko Hezkuntza eta Zientzia Komisioko EAJko bozeramaleak, Javier Maquedak, eskoletan jazotzen ari diren indarkeria kasuekin lehenbailehen amaitzeko neurriak hartzeko ordua dela baietsi du.

rss Ezagutzera eman
Maqueda: “ikastetxetan jazotzen den  indarkeriarekin amaitzeko ordua da”

ARGAZKIA JAITSI

Senatuko Hezkuntza eta Zientzia Komisioko ordezkariek  “ Ikasleen arteko eraso eta indarkeria fisiko eta psikologikoaren inguruko ponentzia” aurkeztu dute gaur eguerdian. Partaideen artean Pedro Gordillo (PP), Ana Durán (PSOE), Javier Maqueda (PNV), Rosa Nuria Aleixandre (CiU) eta Assumpta Baig (Entesa Catalana del Progrès) aurki ditzakegu.


Bere mintzaldian, ordezkari jeltzaleak arazo hau aspaldikoa dela adierazi du, eta indarkeria kasu hauekin amaitzeko neurriak hartzeko ordua dela baietsi du.


Maquedak Jokin gazte iruindarraren kasua gogoratu nahi izan du; gazte honek urtebetez jasan behar izan zuen bullyinga, baina ezin izan zuen egoera gainditu, eta bere bizitzarekin amaitzea erabaki zuen 14 urte besterik ez zuenean. Honen haritik, Maquedak bizkairzainekin eskolara joan behar duten gazteen egoera salatu du; “nahikoa” dela azpimarratuz.

Amaitzeko, Maqueda senatariak argi utzi nahi izan du Ponentzia honen lana ez dela gazteen egoerara mugatzen eta irakaslegoaren arazoak ere aztertuko dituela adierazi du.


Lan talde honen sorrera 2005eko ekainaren 7an onartu zuten Goi Ganbarako legebiltzar talde guztiek, eta lanen amaiera datorren urteko ekainerako aurreikusten dute.


Ezagutu Gure Senatariak