Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/11/30

“Europarentzat estrategia energetiko berri baterantz” mintegian parte hartu du Albisturrek.


Xabier Albisturrek, EAJko senatariak politika energetikoari buruz Aranjuezen ospatu den mintegian eman du hitzaldia gaur goizean. Bertan, senatari eta Senatuko Industria Komisioko presidenteak energia berriztatzaileak bultzateko herrialdeen arteko kooperazioa eta estatu mailako sistemen optimizazioa hobetzearen alde egin du.

rss Ezagutzera eman
“Europarentzat  estrategia energetiko berri baterantz”  mintegian  parte hartu du Albisturrek.

ARGAZKIA JAITSI


“Energia berriztatzaileen helburu eta sustapen-neurriak” izan da Albisturrek emandako hitzaldiaren titulua. Mintegia Aranjuezeko Rey Juan Carlos unibertsitateak antolatu du.


Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak energia berriztatzaileen alde egin du apostua. “Horretarako sare lokal nahiz eskualde mailan enplegua eta abantailak areagotzea ezinbestekoa” dela baietsi du. Era berean, “administrazioan nolabaiteko egonkortasuna” egotea ere eskatu du “inbertitzeak dakarren arriskua txikitzeko bereziki”.


Mintegia atzo hasi zen energia nuklearra eta energiaren hornikuntzari buruzko hainbat hitzaldirekin, eta gaur Europako energia alternatiboen gaia jorratu dute.


Ezagutu Gure Senatariak