Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/01/23

Albistur: “Euskadira datorren turista kopurua azken gertaeren ondorioz ez jaistea espero dugu”

Xabier Albisturrek, EAJko senatariak “turistek kalitatezko eskaintza eta Euskadik duen harrera kapazitatea azken gertaeretatik bereiz dezaten” eskatu du.

rss Ezagutzera eman
Albistur: “Euskadira datorren turista kopurua azken gertaeren ondorioz ez jaistea espero dugu”

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Albisturrek, EAJko senatari eta Senatuko Industria eta Turismo Komisioko presidenteak, bere poza azaldu du turismoaren inguruan Euskal Estatistika Institutuak argitaratu dituen datuak direla eta. Hauen arabera, EAEk 2006 urtean lehenengo bider bi milioiko zifra gainditu zuen, 2005ean baino %10 gehiago: igoera hau hiru herrialdeetan jazo da: %15 Bizkaian, %8 Gipuzkoan eta %5 Araban.


Senatari jeltzaleak adierazi duenez datu honen kausa nagusiak “Euskadik pizten duen interesa eta eskaintzaren kalitatea dira”. Era berean, datu hauek “azken egunotako gertaerek ez kaltetzea espero duela” gaineratu du. “Turistek zerbitzuaren kalitatea eta Euskadik duen harrera kapazitatea azken gertaeretatik bereizi behar dute”, esan du Albisturrek.

Ezagutu Gure Senatariak