Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/02/02

Albistur: “Frantziak Hondarribiako aeroportuarekiko duen jarrera ez da bidezkoa”

Xabier Albistur, EAJko senatariak bere haserrea adierazi du gaur goizean Frantziako agintariek Hondarribiako aeroportuaren inguruan egindako azken adierazpenen ondorioz; hauen arabera, Frantziak hegaldi kopurua 24 lurreratze-aireratze mugimendura mugatu du.

rss Ezagutzera eman
Albistur: “Frantziak Hondarribiako aeroportuarekiko duen jarrera ez da bidezkoa”

ARGAZKIA JAITSI

Xabier Albisturren ustez, “jarrera honek ez dio ez Iparraldeko eta ez Gipuzkoako komunikazioaren garapenari lagundukoko”. Honen harira, frantziarrek duten solidaritate falta salatu nahi izan du; “gure Herrialdearen garapen eta aurrerapenari kalte egingo dio honek”. Senatariak azaldu duenez, “Ekarpenik ez egiteaz gain, Europaren komunikazio sarean oztopo ugari jarri dute beti Frantziako agintariek”.

Albiturren ustez, “ezinbestekoa” da Frantziarekin etengabeko elkarrizketa mantentzea hiritarren alde lan egin nahi baldin bada. “Gipuzkoak Iparraldeko zakarrari irtenbidea eman zion bezalaxe, Frantziak ere berdina egin dezala nahiko genuke”, gaineratu du senatariak.

Bukatzeko, frantziarren helburu edo xede nagusia Biarritzeko aeroportuaren garapena dela baietsi du; aitzitik, bi proiektuak bateragarriak direla esan du Albisturrek; “honek ezin du beste aeroportuen garapena mugatu; ezta beste garraioena ere, trenbidearena esate baterako”.

Ezagutu Gure Senatariak