Prentsa Aretoa
2007/02/07
Victor Bravok Elena Espinosa “Bizkaiko Golkoan antxoaren desagertzearen erruduna dela” adierazi du
Victor Bravo, EAJko senatariak Europako Batasunak pasaden abenduan onartutako akordioa gogorki salatu du, “Frantziari egindako dohaintza” dela azpimarratuz.
Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Nekazaritza eta Arrantza saileko EAJko bozeramaleak, Victor Bravok, Elena Espinosa ministrari datorren apirilean hasiko den “antxoaren arrantza esperimentalari” buruz galdetu dio. Gogora dezagun Europako Batasunak pasaden abenduaren 21ean kalak ixtea onartu arren, “kanpainia esperimentala” onartu zuela; 28 itsasontziri eman zaio baimena eta horietako zortzi frantsesak dira. Ezin ahantz dezakegu frantsesek sare pelagikoak erabiltzen dituztela, eta honek itsas ekosistemari kalte itzela egiten diola.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak kanpainia “iruzurra” dela baietsi du, antxoaren kalek jasaten duten egoera larria dela eta. Zientzia informe ugari (AZTI, Ministerioak berak eta IEOk) antxoaren arrantzaren aurka azaldu dira. Bravoren hitzetan, “ezin da onartu alde batetik kala ixtea, TAC 0 delakoa ezarriz, eta bestetik arrantza esperimentalari mugarik ez jartzea”. Gainera, salmenta ez da debekatu.
Halaber, EAJko saileko bozeramaleak Ministerioak Eusko Jaurlaritzarekin zituen akordioak errespetatu ez dituela esan du, kanpainia “Arrantza Zientzia Komiteak” egin behar baitzuen.
Bukatzeko, EAJko senatariak Ministerioren mugimendu hau “dohaintzat” jo du, eta Ministra “Bizkaiko Golkoan antxoaren desagertzearen erruduna dela” adierazi du

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19