Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/03/07

Loroñok Estatu espainiarrera bakarrik datozen adingabeak zaintzeko Plan Integral bat eskatu du


Inmaculada Loroñok, EAJko senatariak, Jesús Caldera ministroari erantzunkizuna duten organu ezberdinekin bilera bat izateko eskatu dio; helburua, atzerritik bakarrik datozen adingabeentzat Plan bat diseinatzea litzateke.

rss Ezagutzera eman
Loroñok Estatu espainiarrera bakarrik datozen adingabeak zaintzeko Plan Integral bat eskatu du

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganberan hasi den kontrol saioan, Inmaculada Loroñok, EAJko senatariak Lan eta Gizarte gaietako sailburuari, Jesús Calderari, atzerritik bakarrik datozen adingabeen inguruan galdetu dio.

Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak Exekutiboak autonomia erkidegoetan dagoen etorkin kopurua ez ezagutzea salatu du; eta gainera “solidaritate falta kritikatzen dute”, esan du senatariak.

EAJko ordezkariak Bizkaiaren inguruko datuak eman ditu; “gaur egun 281 daude, eta honen gastua 7 milioi eurokoa da Foru Aldundiarentzat”.


Senatariak politika aldaketa eskatu du, eta bai Foru Aldundi, nahiz Cabildo eta Autonomia Erkidegoekin kontatzeko eskaera egin du.

Honi irtenbidea emateko, senatariak “erantzunkizuna, seriotasuna eta zehaztasuna eskatu du”, eta “autonomia erkidego bakoitzeko datuak ongi ezagutzeko”. Era berean, konpetentzia duten guztien arteko bilera egiteko beharra nabarmendu du, “Plan Integral bat egiteko asmoz”.

Ezagutu Gure Senatariak