Prentsa Aretoa
2007/03/29
Maqueda: "Espainiako Gobernuak ezin du Fórum eta Afinsa kasuetako erantzukizuna Autonomia Erkidegoengan utzi"
Javier Maquedak, EAJko senatariak, Gobernu sozialistari berak eragindako arazoak konpontzeko "Autonomia Erkidegoak txotxongilo moduan ez erabiltzeko" eskatu du. Era berean, "Eusko Jaurlaritzak erakunde hauengan inolako eskumenik ez duela" baietsi du.
Senatuko Ekonomia saileko bozeramalea, Javier Maqueda, kezkati azaldu da Fórum eta Afinsa kasuetan Exekutiboak emandako irudi "geldoa" dela eta. Zentzu honetan, Estatuko arduradunei bere betebeharrak Auronomia Erkidegoei ez emateko exijitu die, inbertitzaileen eskubideak bermatzeko neurriak "ahalik eta azkarren hartzeko" eskatuz.
Era berean, senatari jeltzaleak "historia errepikatzen dela" esan du, "berriro ere herritarrak dira babes gabe gelditzen direnak".
Gainera, Maquedak inbertsio kolektiboko erakundeak arautzeko iradokitu du, oraingo legeak "desegokiak eta urriak" baitira.
Amaitzeko, EAJk Ekonomia Komisioan Pedro Solbes sailburuaren agerraldia eskatzeaz gain, Senatuan ospatuko den hurrengo osoko bilkuran galdera egingo du egoera honen aurrean emango diren aurrerapausuak ezagutzeko asmoz.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19