Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/05/09

Maqueda: “Kultura sailburuak Luis Iriondo, Gernikako bonbardeaketatik bizirik irten zen gizona agurtu nahi ez izanak benetan harritu gaitu”.

Javier Maquedak, EAJkosenatariak, Calvo sailburuari "Guernica" koadroa Euskadira eramateak eragingo lituzkeen kalteak baloratuko dituen informea ez egiteko arrazoiak eskatu dizkio. Gogora dezagun mozio bidez onartu zuela Senatuak informea egitea.

rss Ezagutzera eman
Maqueda: “Kultura sailburuak Luis Iriondo, Gernikako bonbardeaketatik bizirik irten zen gizona agurtu nahi ez izanak benetan harritu gaitu”.

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den Gobernuaren kontrol saioan, Javier Maquedak, EAJko Kultura saileko bozeramaleak, Calvo sailburuari duela urte bat baina gehiago onartu zen mozioa ekarri dio gogora, oraindik ezbaita bete; honen harira, Maquedak bozetoen inguruan ere hitz egin nahi izan du, oraindik ez baitira ez teknikoak, ez Reina Sofíako Zuzendaria Gernikara gertaratu bertan jarri ahal izateko.
Bere mintzaldian, senatari jeltzaleak pasaden apirilaren 26an bonbardaketaren 70 urteaurrena oroituz egin ziren ekitaldiak azaldu ditu. Zentzu honetan, Maquedak 4 urtetan zehar gai honi buruz hitz egin duela esan du, eta Sailburuari erantzuna Gernikako herriari eman diezaiola esan dio; horien artean, Senatuan gaur goizean aurkitzen ziren Gernikako Alkate eta Alkateordeak, Miguel Ángel Aranaz, Raúl Onaindia eta, bereziki, Luis Iriondori, bonbardeaketatik bizirik irten zen gizonari.
Maquedak Ministrari informea ez egitearen arrazoia ulertzen ez dituela adierazi dio; "testu horrek koadroa puskatzeko arriskua badagoela badio, ez mugitzeko eskatuko dugun lehenak izango gara" gainera du.
Edozein kasutan, Maquedak "Gernika, Gernikara" oihua berriro ere aldarrikatu du, gizartearen eta alderdi politiko ugariren lema hain zuzen.
Amaitzeko, Luis Iriondok Calvo sailburuari eskutitz bat eman nahi izan dio, baina kultura sailburuak ez du aukerarik eman. Honen aurrean, Maqueda harriturik geratu da, izan ere, "Luis Iriondoren desio bakarra bere sentimendua adieraztea zen; koadroa Euskadin ikustea egun hartan jasandako egoera ordainetan jasotzeko; bertan, beraien visitas, beraien ondasunak eta sentimenduak galdu baitziren".
Ezagutu Gure Senatariak