Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/11

Albistur: “Gobernuak egindako politika Europako Zuzentarau eta Kyotoko Protokoloaren aurkakoa da”

Xabier Albistur EAJko senatariak bere haserrea azaldu du Industria Ministeritzak energia berriztatzaileen inguruan hartutako azken erabakien aurrean.Senatari jeltzalearen aburuz, Ministroa "teknologia eta energia fotovoltaikoaren garapena geldiarazten ari da".

rss Ezagutzera eman
Xabier Albistur EAJk Goi Ganbaran duen Industria Komisioko bozeramaleak gogorki kritikatu du gaur goizean Industria Ministroaren jarrera. Bere ustez, "energia berriztatzaileen inbertsioen aurrean ordainsariak jeisteak ez du inolako ziurtasunik eragiten sektorearen etorkizunarengan, eta juridikoki markoa hautsi egiten du". Albisturren ustez, "azken urteotan enpresa ugarik egin dute energia hauen aldeko apostua, eta inbertsio itzelak egin dituzte Gobernuak ere lagunduko zielakoan; aitzitik, Exekutiboaren hasierako promesak ez dira bete, eta inbertsioak ezin izango dira berreskuratu; ordainsariak ez dira errentagarriak, ez dute inbertsioa bultzatzen eta ez dute etorkizunera begira inolako ziurtasunik bermatzen".


Europako Zuzentaraua eta Kyotoko Protokoloari dagokionez, Albisturrek Exekutibo sozialistak planteatutako jomuga "utopikotzat" jo du, izan ere, Zuzentarauak 2020 urterako energia berriztatzaileen erabilera %20era iristeko eskatzen duen bitartean, Gobernu espainiarrak %30 era iristeko asmoa du. Bozeramale jeltzaleak "sozialisten energia politikak 180 graduko bira" eman beharko lukeela adierazi du, "energia berriztatzaileen aldeko benetako politika" ez baitu egin orain arte. Bereziki, energia fotovoltaikoari buruz hitz egin nahi izan du; Estatu mailan, hainbat enpresek egin baitute honen alde; haatik, Gobernuak nahiago izan du atzerritik inportazioa egin, inolako arrazoi razionalik eman ez arren; "¿nork esan du ordainsariak ematea baina merkeagoa dela inportazioa?" galdetu du Albisturrek. Ondorioz, Kyotorekin inolako konpromezurik ez dagoela gaineratu du.

Amaitzeko, Clos ministroak enpresa elektriko handiek dituzten argudio berberak dituela salatu du, eta gogora dezagun, hauexek energia fotovoltaikoaren garapenaren kontra daudela.
Ezagutu Gure Senatariak