Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2007/10/24

Anasagastik Usón Generala azaroaren zazpian kartzelatik irten dadin Gobernuari egin beharreko gestio guztiak egin ditzala eskatu dio

Iñaki Anasagasti EAJko senatariak "Usón Generalak datorren hilabetean zigorraren bi herenak beteko dituela" adierazi du, honek baldintzapeko askatasuna ahalbideratuko lukeela gaineratuz.  Honen aurrean, kartzelatik irten dadin Moratinos Ministroari behar diren kudeaketa guztiak egin ditzala exijitu dio.

rss Ezagutzera eman
Gaur goizean Goi Ganbaran hasi den kontrol saioan, Iñaki Anasagasti EAJko senatariak Francisco Usón Generala Venezuelan bizitzen ari den egoerari buruz interesatu da. Generala 2004ko urrian Indar Armatuak iraintzeagatik izan zen espetxeratua eta bost urte eta sei hilabeteko zigorra jaso zuen.

Azaroaren zazpian, ahatik, zigorraren bi herenak beteko ditu, eta honek baldintzapeko askatasuna eman diezaioke; aitzitik, Anasagastiren ustez, behar diren gestio guztiak egiten ez badira, helburua ezin izango da lortu, eta diktadura chavistaren kontzientzia preso berri batean bihurtuko dela gaineratu du.
Ezagutu Gure Senatariak