Prentsa Aretoa
2007/11/05
“Doktore” terminoaren erabilera erregulatzeko ekimenaren aurrean, EAJk legebiltzar talde guztien babesa jaso du
Javier Maqueda EAJko senatariak "terminoaren erabilera erregulatzea oso garrantzitsua" dela esan du, "horrenbeste lan egin duen kolektiboaren irudia duintzeko" batez ere. Iniziatibak Senatuko legebiltzar talde guztien babesa jaso du.
Goi Ganbarako Hezkuntza eta Zientzia Komisioa gaur arratsaldean bildu da EAJk uztailaren 24ean aurkeztutako mozio bat eztabaidatzeko; ekimenaren helburu nagusia "Doktore" terminoaren erabilera arautzea zen. Javier Maqueda izan da, EAJk Komisioan duen bozeramalea, proposamena defendatu duena; Maquedak "pertsona hauen duintasuna babesteko, bidezkoa eta ezinbestekoa" jo du ekimena; era berean, bai irakaskuntza eta baita ikerketa urteak egin dituenaren lana baloratu behar da, ez baita berdina Lizentziatura bat izan edo Doktore ikasketak izatea".
Bukatzeko, terminoaren erregulazioa eskatu du "intrusismoa ekiditeko". 189/2007 Errege Dekeretuaren arabera, Doktore gradua eskuratzeko, hasiera batean, irakaskuntza periodoa pasa behar da, ondoren, ikerketa fasea, eta azkenik Tesi Doktoralaren defentsa.
Eztabaidaren ondoren, talde guztiek babestu dute testua, eta "elkargo profesionalei doktore terminoaren erabilerak eragindako kalteen inguruko informazioa" eskatzea gaineratu diote.

Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19