Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2008/05/23

Iñaki Anasagastik Senatuan euskera erabiltzeko aukera defendatuko du

Iñaki Anasagastik, Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeko bozeramaileordeak, Estatu mailako hizkuntza ofizialak Goi Ganbaran bai idatziz eta baita ahoz ere erabiltzeko aukera ahalbideratuko  duen araudiaren aldaketa defendatuko du.

rss Ezagutzera eman
Iñaki Anasagastik Senatuan euskera erabiltzeko aukera defendatuko du

ARGAZKIA JAITSI

Senatuak datorren asteartean duen osoko bilkuran Entesa Catalana del Progrès Legebiltzar Taldeak aurkeztutako mozioa eztabaidatuko du; ekimen honen helburua gaur egun indarrean dagoen araudia aldatzea litzateke, horrela, hizkuntza koofizialak Goi Ganbaran bai idatziz eta baita ahozko adierazpenetan ere erabil daitezen. Senatari Jeltzaleen Legebiltzar Taldeak Araudi batzordean duen bozeramailea Iñaki Anasagasti da, eta berak azalduko du EAJ-PNVk ekimen honen aurrean egiten duen balorazioa.
Ezagutu Gure Senatariak