Prentsa Aretoa
2008/06/11
Corcuerak “arrantzaleen egoeraren aurrean neurriak hartzeko Europar Batasunak har ditzakeen erabakiak ez itxaroteko” eskatu dio Gobernuari
Paulino Corcuerak, Senadore Jeltzaleen Legebiltzar Taldeako kideak ezinbestekotzat jo du petroleoaren prezioaren igoerak ekarri ditzakeen ondorioen aurrean "aurrez aurreko neurriak" hartzea.
Gaur goizean Gobernuari egiten zaion kontrol saioan, Paulino Corcuerak, EAJ/PNVko senatariak petrolioaren krisi larriaren aurrean Exekutibo sozialistak hartuko dituen neurriei buruz galdetu dio Solbes ministroari. Bere mintzaldian, Corcuera arrantzaleen egoeran zentratu da, izan ere oso momentu gogorra ari dira igarotzen, eta hainbat enpresa itxi egin behar izan dituzte. Gainera, prezioa kontuan izanda, batzuentzat hobe da lehorrean gelditzea lanera irtetea baino; eta honen aurrean, Gobernuak "ezer egin ez duela" salatu du Corcuerak; gasoilaren prezioa %60 igo da azken urtean, arrainaren prezioa, aitzitik, duela 20 urteko berdina da, "honek sektorearen hondamendia dakar inolako zalantzarik gabe", gaineratu du senatari jeltzaleak.
Bestalde, eta irtenbideak exijituz, EAJ/PNVko ordezkariak Gobernuari "Europar Batasunak egiten duenari ez itxoiteko eskatu dio", izan ere, azkenaldian demostratu den moduan, EBk ez du arrantza sektorean sinisten, eta Batasunak onartu duen Erreforma jarri du adibide gisa.
Bestalde, eta irtenbideak exijituz, EAJ/PNVko ordezkariak Gobernuari "Europar Batasunak egiten duenari ez itxoiteko eskatu dio", izan ere, azkenaldian demostratu den moduan, EBk ez du arrantza sektorean sinisten, eta Batasunak onartu duen Erreforma jarri du adibide gisa.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19