Prentsa Aretoa
2014/02/21
“Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko senatariak Merkataritza Ganberan”
Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) taldeko senatariak gaur goizean bisitan izan dira Bilboko Merkataritza Ganberan “Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberei buruzko Oinarrizko Lege Egitasmoa” parlamentuan tramite bidean dagoela baliatuz. Kongresuko Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordean otsailaren 11n aztertu ondoren, lege egitasmoa Senatuan sartu da gaur, bertan dagokion tramitearekin jarraitzeko.
Behe Ganberako Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) legebiltzar taldeak Osoko Zuzenketarik ez aurkezteko erabakia hartu zuen, gainerako legebiltzar taldeek bezala, Gobernuarekin eta Talde Popularrarekin akordio edo adostasun puntu batetara iristeko xedez, borondate hori ere izan delarik haiek erakutsitakoa.
Kongresuan Lege Egitasmo hau tramitatu izan den aldian, zeharkako zuzenketa batzuk planteatu ziren , gure ustez zuzendu beharrekoak ziren gaiei inola ere eragiten ez zietenak .
Horregatik guztiagatik, Diputatuen Kongresuan ospatu den Ekonomia eta Lehiakortasun Batzordean Gobernuari eskatu zitzaion Senatuan beste urrats bat emateko konpromisoa har zezan, han planteatu zirenak bezalako gai garrantzitsuen inguruan; zuzentzen zailak ez diren eskumen kontu batzuk eta beste batzuk Ganberen finantzaketari buruzkoak.
Zentzu honetan, Senatuko EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak tramitazio horrekin jarraituko du gai hauei buruzko zuzenketak aurkeztuta, eta bide egokiak bilatuko ditu konpromisopean dauden eta Kongresuan Lege Egitasmoa tramitatzeko orduan osorik bete ez zituzten akordioak lortzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19