Prentsa Aretoa
2014/03/11
Aitor Esteban eta Iñaki Anasagasti 2004ko martxoaren 11ko atentatuaren hamargarren urteurreneko hileta elizkizunean
Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea eta Iñaki Anasagasti Euzko Abertzaleak taldeko senataria Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean egon dira gaurkoan goizeko 10:00etan Madrilgo Almudena katedralean 2004ko martxoaren 11n egin zen atentatuaren hamargarren urteurrenean egin den hileta elizkizunean.
-
11M-ko atentatuaren 10. urteurrena 2014/03/11
Biktima elkarte guztiek parte hartu dute eta ondoan izan dituzte Espainiako Erregeren familia eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko Presidentea, Estatuko erakundeetako ordezkariak eta esparru politiko,sozial eta ekonomikoko ordezkariak,hauen artean Aitor Esteban eta Iñaki Anasagasti.
Aitor Estebanek adierazi nahi izan du EAJ-PNVren "adeitasun eta solidariotasuna" biktima guztiekiko, berdin dio zein kolorekoak diren eta zein terrorismo motak eragin dituen". Iñaki Anasagastik,bere aldetik "Euskal herriaren adiskidetasuna" adierazi die "lau hamarkada luzez bere haragi odoletan sufritu baititu gertakari terroristaren ezaugarri diren ankerkeria eta bidegabekeria".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19