Prentsa Aretoa
2014/06/25
Rut Martínezek Fátima Bañezi eskatu dio Gobernuak lan erreforman sakontzeko asmorik ez duela bermatzea
Rut Martinez senataria, Enplegu eta Gizarte Segurantza Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea denak Goiko Ganberan gaur arratsaldean egin den osoko bilkuran Espainiar Gobernuari galdetu dio oraingo legegintzaldian lan erreforma berririk egiteko asmoa ote duen.
Martínez senatariak bere hitz egitean gogoratu nahi izan ditu Gobernuak estatuko zein nazioarte mailako erakunde ezberdinen aldetik jaso dituen edo jasoko dituen gomendioak, azken asteotan komunikabideen bidez jakin ahal izan denez. Euzko Abertzaleak (EAJ-PNV) taldeko senatariak jakitera eman duenez, Nazioarteko Moneta Funtsak eta Christine Lagarde erakunde presidenteak europar hauteskundeak ospatu eta hogeita lau ordu geroago Espainiari buruzko txostena aurkeztu zuen enplegua sortzeko gomendio batzuk emanez, "besteak beste lan kosteak murriztuaz,soldatak murriztuaz eta kaleratzeak merkeago eginez". Senatari jeltzaleak gogora ekarri du FMI erakundeak negoziaketa kolektibo malguagoaren alde egin duen gomendioa, enpresariei beren langileen soldatak egokitzeko marjina emanez "produktibotasuna eta soldata hobeto lerrokatzeko".
Rut Martínezek gogora ekarri nahi izan ditu Olli Rehn-ek Espainiako Gobernuari Europar Batasunaren Ekonomia Komisario gisa eman dituen azken adierazpenetan lan erreforma gehiago egitea eskatzeko esan dituen hitzak. Rehn FMIrekin ados exijitu du "kaleratze kosteak kontratu mugagabeen eta denbora partzialeko kontratuen artean hurbiltzea, Espainian gaur egun dauden kontratu kopurua mugatzea eta kotizazio sozialak murriztea, BEZaren igoerarekin eta ingurumen alorreko zerga handiagoekin konpentsatuko direlarik".
Edari alkoholikoen salmentaren gaineko kontrol eta zigor prozedurak
José María Cazalis Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramailea denak Gobernuari galdetu dio adingabeei edari alkoholikoak saltzea kontrolatzeko eta zigortzeko prozedurak ezartzeko erabiliko diren irizpideez, alkoholaren kontsumoaren kontra egingo den legearen barruan.
Cazalisek bere taldeak iragan urtean edari alkoholikoen publizitateari buruzko araudi berriaz galdetu zuela gogoratu nahi izan zu "galdetu egin genuen kezkatu egiten gintuelako eta oraindik ere kezkatzen gaituelako edari alkoholiko ezberdinen arteko ezberdintasuna egitea adingabeen kontsumoari buruz ari garenean, batez ere kontuan hartzen badugu, Euskadin behintzat, garagardoa, ardoa eta horietatik eratorriak gazteek asteburuetan kontsumitzen dituzten edarien % 70 direnean". Zentzu honetan, senatari jeltzaleak esan du galderari erantzuteko Ministroak gazteen artean edari alkoholikoen kontsumoa prebenitzeko Lege Egitasmoa iragarri zuela. "Prentsa agentziak esandakoaren arabera, antza denez, Gobernuak zigor ezberdinak ezarri nahi ditu ume eta nerabeak edatera bultzatzen, saltzen edo ematen dutenak zigortzeko, eta zigor ezberdinak izango dira edarien graduazioa 23 gradutik beherakoa edo gorakoa baldin bada" esan du.
Senatari jeltzaleak adierazi du kezka eragiten diola desberdintasun hori lege berrian emateak. Bere aldetik esan du oso zaila dela ostalaritza zerbitzuen kontra espedientea tramitatzea adingabeei alkohola sartzeagatik "ezagun ditugu zigor prozedura horien zailtasunak eta zer zail gertatzen den delitu horiek frogatzea".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19