Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/07/10

“Ez dugu Gobernuaren tutoretzarik behar guk gobernatzen ditugun administrazio publikoetako aurrekontu eta finantza politika ezartzeko”

Rut Martinez, Senatuko Ogasun eta Herri Administrazio Batzordean EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak Goiko Ganberan aurrekontuen egonkortasunerako helburuei eta zor publikoari buruz garatu izan den debatean salatu du Gobernuak ahaleginik egiten ez duela neurri horiek guztiak gainerako indar politikoekin, gizarte eragileekin eta Autonomi Erkidegoekin adosteko "bereziki kontzertuaren eta Nafarroako hitzarmenaren batzorde mistoaren bidez derrigorrez adosteko beharra duzuen autonomi erkidegoekin, hau da, Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa" gaineratu du.

rss Ezagutzera eman
 “Ez dugu Gobernuaren tutoretzarik behar guk gobernatzen ditugun administrazio publikoetako aurrekontu eta finantza politika ezartzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Martínezek bere hitz egitean azpimarratu duenez "gu irainduak sentitzen gara Estatuko Gobernutik gastu muga eta gure administrazio publikoetarako zorpetze maila ezartzen digutenean (....) baina ez Cristobal Montoro bozeramaileak esan bezala goragoko mailan gaudela sentitzen dugulako edo zentzurik gabe gastatu nahi dugulako,baizik eta   ez dugulako inolako tutoretzarik behar,  guk gobernatzen ditugun administrazio publikoetako aurrekontu eta finantza politika ezartzeko orduan" ezarri du.

Zentzu berean senatari jeltzaleak azaldu duenez "erakundeen kudeaketa eraginkorra egin dugun hogeita hamar urteko lanak abalatzen gaitu zenbat diru, nola eta zertan gastatzen dugun esan beharrik ez duzuela esateko”,   “aurrekontuen orekari uko egin gabe, bildutako guztiaren %80, hau da, bildu ditugun hamar eurotik zortzi, osasunean, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan erabiliko dira, hau da, gure Gobernu politikaren barruan lehenesten ditugun gauzetan".

Amaitzeko, EAJko senatariak Gobernu Zentralak hartu dituen neurrien kontra dagoela azaldu du, eta zentzu horretan azpimarratu duenez "erabat bidegabea da defizit arazorik eta zorrik ez duten autonomi erkidegoentzat eta udalentzat. Zuek berdin tratatzen dituzue emaitza onak, finantza jarduera onak zein txarrak dituzten administrazio publikoak". Horren aurrean, senatari jeltzaleak iragarri du Euzko Abertzaleak taldeak gastu muga honi ezarritako defizit mugaren kontrako botoa emango duela.

Ezagutu Gure Senatariak