Prentsa Aretoa
2014/09/09
Cazalis senatariak Ébolari aurre egiteko Afrikan bertan lana indartzea eta dokumentaziorik gabeko etorkinak Osasun Sisteman txertatzea eskatu dio Osasun Ministroari
Senatariaren iritziz, dokumentazio gabeko etorkinek, Estatuko Osasun Sistemaren estaldura ez izaterakoan, Euskal Autonomia Erkidegoan izan ezik, Ébolaren sintomak birus infekzio arin batekoekin nahastu eta osasun zerbitzuetara ez joatearen arriskua dute, gaixotasuna garatu eta kutsatuz.
Espainiako Gobernuari kontrola egiteko Senatuan gaur izandako osoko bilkuran EAJko ordezkaria den José María Cazalisek bere kezka adierazi du Osasun Ministerioak Ébola birusa Estatu espainiarrera sar ez dadin hartu dituen neurrien aurrean. Horrez gain, Saharatik hegoalderantz dauden herrietan bertan sukar hemorragiko hau zabal ez dadin lan gehiago egitea ere eskatu du.
Ana Mato ministroak hartutako neurriak zerrendatu dituen arren, senatari bizkaitarrak ez ditu nahikotzat jo. Alderantziz, eta “alarma sortu nahi gabe”, egoerak kezka berezia sortu behar lukeela iritzi dio, bai Espainian eta Ministerioari berari, kanpo osasuna eskumen esklusibo moduan duen bakarra duena. Izan ere, Espainiak birusaren eragina sufritzen duten herrialdeetako hainbat etorkin hartzen ditu, euretariko asko modu irregularrean sartzen direnak. Horien egoera azpimarratu du Cazalisek, Alderdi Popularraren Gobernuak osasun arloan egin dituen lege mozketen ondorioak sufritu dutelako, osasun sistema orokorretik kanpo utziz, Euskal Autonomia Erkidegoan gertatzen ez den bezala. Hori dela eta, Ébola birusak kaltetutako jendea egon daiteke birus infekzio arin bateko sintomekin nahasten duena eta osasun zentro batera joaten ez dena, gaixoa garatu eta beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskuarekin.
Horrez gain, berebizikoa iritzi dio arazoari Afrikan bertan aurre egitea, “arrakasta gehiago edo gutxiago izan dezaketen kutsatu espainiarrak dagokion tratamendua jaso dezaten herriratzeko egiten diren lanez gain, batez ere arrakasta mediatikoarekin”. Cazalisek bere doluminak eman dizkie Miguel Pajaresen senideei, Ébolak jota hildako espainiar bakarra, eta Afrikan eta Estatuan euren biziak arriskuan jartzen ari diren erlijioso edota osasun langileen lana goraipatu du.
Ildo beretik, senatari bizkaitarrak gogoratu du OMS erakundeko Zuzendariak, Piot doktoreak, Nazioarteko Elkarlanerako Europako Komisarioak edota estatu Batuetako gaixotasunen Kontrol eta Prebentziorako Zentruko zuzendariak adierazi duela “izurritea larriagotu egingo dela Afrikan ez bazaio berehala eta modu sendoan aurre egiten”. Estatubatuarrak izurritea gelditzeko 600 milioi dolar behar izango direla gaineratu du eta, Europako Batasuna eta Estatu Batuen artean 250 milioi dolar zuzenduko dituztela kontuan hartuta, Cazalisek “Europa eta Espainia bezalako herriak esfortzu ekonomiko berezia” egin beharko luketela iritzi dio. Horrez gain, bere iritziz, unitate zibil eta militarrak eraman beharko lirateke bertara sor litezkeen birusaren fokuak kontrolatzeko eta zabalduko ez dela bermatzeko.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19