Prentsa Aretoa
2014/09/28
Jai eta omenaldi jendetsua alderdiari eta ikurriñari
120 bete dituen Ikurrinaren berotasunean, milaka jarraitzaile eta afiliatuk ospatu dute 2014ko Alderdi Eguna Forondako zelaietan. Han izan ziren, jakina, Euzko Abertzaleak Taldeko senatari diren Rut Martínez, Jokin Bildarratz, José María Cazalis, María Eugenia Iparragirre eta Iñaki Anasagasti ere, agintari eta hainbat herritako Uri Buru Batzarretako ordezkariekin batera desfilatuz.
‘120 urte bihotzean’ lelopean egin zen ekitaldian, hitzaldi esanguratsuenak Euzkadi Buru Batzarreko presidentea den Andoni Ortuzarrek eta Iñigo Urkullu Lehendakariak egin zituzten. Eskozia eta batez ere Katalunia denen gogoan izan zen jardunaldian, Ortuzarrek gogoratu zuen Euskadin badaukagula “gure bide propioa: euskal bidea”. Helburu hori heldu bitartean, EBBko burukideak gure herriarentzat bide hori dagoeneko errealitate bat dela iritzi zion, "gutxienez gure buruan idependenteak gara". Bestalde, Lehendakariak Eusko Jaurlaritza eta EAJ bide honetan aurrerapausuak ematen ari direla ziurtatu zuen huts egin lezaketen esperimentuak egiteko tentaziorik gabe. “Oinak lurrean ditugu, toki seguruan zapaltzen dugu".
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19