Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/09/30

Bildarratz senatariak “Autonomien Estatuaren inboluzioa” planteatzen ari dela egotzi dio Rajoyri administrazioetako bikoiztasunen inguruan egin duen diagnostikoarekin

Jokin Bildarratz, Euzko Abertzaleak Taldeko Senatariak “Autonomien Estatuaren inboluzioa” planteatzen duela egotzi dio Mariano Rajoyri Administrazio Publikoan ematen diren bikoiztasunak saihesteko planteatzen dituen neurriak ikusita. Gobernua kontrolatzeko gaur egindako Osoko Bilkuran, Presidenteari galdetu dio ea “zentzuzko, bidezko eta proportzional” ikusten duen Espainiako Gobernuak bikoiztasunak antzemateko egindako azterketan guzti-guztiak Euskadiko Administrazioaren ardura moduan ikustea. “Behin ere ez du planteatzen bikoiztasun horiek Estatuko Administrazioak dituen hainbat organoetakoren bati egoztea”, gehitu du Bildarratzek.

rss Ezagutzera eman
Bildarratz senatariak “Autonomien Estatuaren inboluzioa” planteatzen ari dela egotzi dio Rajoyri administrazioetako bikoiztasunen inguruan egin duen diagnostikoarekin

ARGAZKIA JAITSI

Senatariak exekutiboko presidenteari gogoratu dio “bere Gobernua dela bikoiztasunak saihesteko benetako eta premiazko beharra duena”. Aipatu dituen arrazoien artean, Estatuak "Euskadin ezertarako balio ez duten hainbat erakunde” izendatu ditu. Gogoratu du, baita ere, “Euskadiren zorra BPGren %15 den bitartean, Espainian %99koa dela, eta laster %100era helduko da”. Gaineratu du, baita ere, biztanleriaren ongizaterako hiru elementurik garrantzitsuenetakoak: osasuna, hezkuntza eta gizarte prestazioak, askoz datu hobeak erakusten dituztela Euskal Erakunde Autonomikoan Estatu espainolean baino.

Gobernua, bere “ikuspegi birzentralizatzaile eta bateratzailearekin, Estatu autonomikoaren sorrerako kontsentsu politikoa apurtzen ari da”, jeltzalearen iritziz. “Euskadi botere zentralaren agente laguntzaile hutsa bihurtu nahi da, euskal autonomia deszentralizazio administratibo hutsa izan dadila”. Zentzu honetan, presidenteari egotzi dio “Euskadin desobedientzia zibila” pizten ari dela, “ez duzulako legea betetzen eta ez duzulako bete nahi”, Estatutuari erreferentzia eginez. “Eman Euskadiri Euskadirena dena. Ez da bakarrik gureak diren transferentziak ez dituzula ematen, ez; gaur egun ditugunak ere moztu egin nahi dituzu; euskal politikan garrantzitsuak diren figurak ezabatu nahi dituzu: Arartekoa, esate baterako”.

Autogobernu maila aipatu du Bildarratzek hobekuntzarako giltza bezala. “Zenbat eta autogobernu gehiago izan, orduan eta eraginkorragoak gara”, ziurtatu du. Horrela, bere kexa azaldu du arlo honetan Gobernuak inbutuaren legea aplikatzen duelako: batzuentzako ordenamendu juridikoaren interpretazio malgua eginez, konstituzioa aldatuz ministerio ordenak edota administrazio zirkularrak aldatzen diren erraztasunarekin, eta, bestalde, gutxiengoan gaudenontzako, indarrean dagoen legedia modu zorrotzenean aplikatuz. Ezin duzu konstituzioa aldatu konstituzioaren aurretik ematen ziren jokabideekin”, aurpegiratu dio Rajoyri. Bide batez gogoratu dio presidente espainolari ez duela “ezta 48 ordu behar izan Kataluniako gizarteari kontsulta egiteko aukera saihesteko; horretarako Estatuak kontrolatzen dituen tresna guztiak jarri dituzu martxan: Estatu Kontseilua, Konstituzio Epaitegia…

Ezagutu Gure Senatariak