Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/07

Jose Maria Cazalisek Ébolari aurre egiteko Afrikan bertan lana indartu behar dela berretsi dio Osasun Ministroari

Madrilen pertsona bat Ébola birusarekin kutsatu dela jakin ostean, José María Cazalis senatariak berretsi egin dio Osasun Ministerioari epidemia zabaldu ez dadin Sahararen Hegoaldean kaltea sufritzen ari diren herrialdeetan bertan aurre egiteko laguntza handitzeko eskaera. Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko senatariak irailaren 9ko Osoko Bilkuran eskatu zion Ana Matori horixe egin zezan.

rss Ezagutzera eman
Jose Maria Cazalisek Ébolari aurre egiteko Afrikan bertan lana indartu behar dela berretsi dio Osasun Ministroari

ARGAZKIA JAITSI

Madrilgo Carlos III ospitaleko langile bat Ébola birusarekin kutsatu dela jakin ostean, José María Cazalis senatariak berretsi egin dio Osasun Ministerioari Sukar Hemorragikoaren epidemia zabaldu ez dadin Sahararen Hegoaldean kaltea sufritzen ari diren herrialdeetan bertan aurre egiteko laguntza handitzeko eskaera. Irailaren 9an Gobernuaren jarduna kontrolatzeko Osoko Bilkuran bertan azaldu zuen senatari jeltzaleak bere ardura birusa Estatura sar ez zedin Osasun Ministerioak hartutako segurtasun neurriak direla eta. Nahiz eta Ministroak esan Gobernuak “beharrezkoak diren osasun neurri guztiak hartu” direla eta “azken asteotan Osasun Sistema Nazionalaren eraginkortasuna argi geratu” dela, Manuel García Viejo azken egunetan artatu zuen langile hau kutsatu izanak agerian uzten du baieztapenak ez direla zuzenak.

Senatari bizkaitarrak orduan adierazi zuen moduan, berebizikoa da Afrikan bertan aurre egitea arazoari, arrakasta gehiago edo gutxiago izan dezaketen kutsatu espainiarrak dagokion tratamendua jaso dezaten herriratzeko egiten diren lanez gain, batez ere arrakasta mediatikoarekin. Zentzu honetan, atzo Madrilgo langile hori kutsatua dagoela jakin ostean azaldu dira osasun arloko zenbait adituren lehen iritziak gaixo hauek herriratzea neurri aproposa dela zalantzan jarriz.

Nazioarteko zenbait adituren iritziz, “izurritea larriagotu egingo da Afrikan ez bazaio berehala eta modu sendoan aurre egiten” eta bera gelditzeko “600 milioi dolar” behar dira, horregatik Cazalisek Europa eta Espainia bezalako herriek esfortzu ekonomiko berezia egitea eskatu zuen. Horrez gain, bere iritziz, unitate zibil eta militarrak eraman beharko lirateke bertara sor litezkeen birusaren fokuak kontrolatzeko eta zabalduko ez dela bermatzeko.

Ana Mato ministroak birusa kontrolatzeko hartutako neurriak zerrendatu zituen arren, “gure herriarentzako arriskua oso baxua” dela ziurtatuz, senatari jeltzalearen iritziz Ébolak kezka berezia sortu behar lukeela iritzi zion, bai Espainian eta Ministerioari ere. Izan ere, Espainiak birusaren eragina sufritzen duten herrialdeetako hainbat etorkin hartzen ditu, euretariko asko modu irregularrean sartzen direnak, eta Alderdi Popularraren Gobernuak osasun arloan egin dituen lege mozketen ondorioz sistema orokorretik kanpo geratu direnez, Ébola birusak kaltetutako jendea egon daiteke birus infekzio arin bateko sintomekin nahasten duena eta osasun zentro batera joaten ez dena, gaixoa garatu eta beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskuarekin.

http://senado.eaj-pnv.eu/bideoak/cazalis-senatariak-ebolari-aurre-egiteko_1833.html

Ezagutu Gure Senatariak