Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/27

Bildarratz ‘Euskal Herrian etorkizun baketsua eraiki‘ lan bileran izan da, Mayor Zaragoza parte hartzaile duen hitzorduan

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratz lan bilera baten parte hartu zuen ostegunean, Unescoko Zuzendari Nagusia izan zen eta gaur egun Cultura de Paz fundazioa erakundeko presidentea den Federico Mayor Zaragozarekin eta beste hogei bat akademia, kazetaritza, politika eta gizarte erakundeko ordezkariekin batera. ‘Euskal Herrian etorkizun baketsua eraiki‘ da hitzorduaren izenburua eta jendearentzako zabalik izan zen mahai-inguru batekin amaitu zen, Madrileko CaixaForum-en, Paseo del Pradon.

rss Ezagutzera eman

Ekimena Cultura de la Paz fundazioa sustatzen ari den egitasmo zabalago baten part da, Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako Idazkaritza Nagusiaren babesa duena. Honen helburua Euskal Herriko gaur egungo egoeraren inguruko debatea sortzea eta ikuspuntu berriak gehitzea izan da 50 urteko biolentzia eta tentsioaren ostean. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako 2013-2016 Plana eta egitasmoan lagundu duten hainbat pertsonen ekarpenak eta ikuspuntuak erabili dira marko moduan.

Ezagutu Gure Senatariak