Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/13

Bildarratz: “Komunikabideetan dagoen zaratatik aldendu behar gara euskal herritarren interesen alde lan egin ahal izateko”

Politikaren mundua aztoratzen ari diren hainbat albisteren aurrean, Jokin Bildarratz senatariaren arabera “komunikabidetan dagoen zaratatik aldendu behar gara euskal herritarren interesen alde lan egin ahal izateko”.

rss Ezagutzera eman

Onda Vasca irratian egindako adierazpenetan, Senatuko Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldeko bozeramaileak ohartarazi du “Euskadiko hiritarren aldeko interesen alde lan egitea dagokigu, zarata handirik atera gabe: Abiadura Handiko Trena lehenago hel dadin; Tax Lease gaiarengatik…: oraintsu ikusi dugun bezala Estatu espainolean egin diren 14 kontratu berrietatik 11 Euskal Herriko ontzitegietan egin direla”, gogoratu du.

Eratu berri duten Gardentasunaren Kontseiluan Goi Ganberako ordezkari moduan, Bildarratzen arabera “administrazioak eta alderdi politikoek informazioa zaintzen duten erakundeak izateari utzi eta informazio hori ordezkatzen ari diren komunitatearena dela ulertu behar dute. Hiritarrak dira administrazioek kudeatzen duten informazioaren jabeak”. Iritzi hori irudikatzeko, bere esanetan, administrazioa “kristalezko autobusa izan behar da: politikoak ari gara gidatzen, baina autobusaren jabea komunitatea da, gizartea”.

Jihadismoaren aurka Espainiako Gobernuko presidenteak eta PSOEko idazkari nagusiak antzeztu duten ituna “alderdi-bitasuna indartzea helburu duen estrategia elektorala” dela esan du senatari gipuzkoarrak. Bildarratzen iritziz, “beste indar guztiak alde batera utzi eta argazki baten protagonismo guztia hartzeko baino ez du balio izan; gainera, egoera ekonomikoak ez al zuen merezi Estatu itunik; adibidez, enpleguaren aldeko itun bat?” galdetu du.  

Ezagutu Gure Senatariak