Prentsa Aretoa
2015/05/26
Wert ministroak “erakundeen kolaborazio espiritua” izango duela agindu dio EAJri Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako
Jose Ignacio Wert Kultura ministroak Estatuko Gobernuak Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko “agintari berriekin kolaborazio espiritua” izango duela agindu dio Euzko Abertzaleak Taldeari, Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako egitasmoan.
Kultura saileko arduradunak horrela erantzun dio Maria Eugenia Iparragirrek egin dion galderari, zeinetan senatariak Estatuko Gobernuak eta Kultura Ministerioak duten “benetako” borondatea zein den galdetu dion Werti, maila honetako egitasmo batek behar duen erakundeen arteko elkarlana sustatzeko. Iparragirrek gaineratu du laster EAJ Udal eta Foru Gobernura heltzeak “konpromiso sendoaren bermea” direla, eta bide batez Donostiako alkatetzarako hauteskundeetan bozka gehien jaso duen Eneko Goiaren hitzak berreskuratu ditu, Europako Kultur Hiriburua “Donostia kulturaren nazioarteko erreferentea bihurtzeko helburuari ekiteko berebiziko aukera” dela esan zuenean. Senatari irundarrak gehitu duenez, “ezin diogu aukera honi pasatzen utzi; Donostia, Gipuzkoa eta Euskadirentzako hain garrantzitsua den aukera. Tamaina honetako egitasmo batek parte hartzen duten erakunde guzti-guztien elkarlana behar du”.
Estatuko Gobernuak orain arte Eusko Jaurlaritzarekin “besoz beso” lan egin duela azpimarratu du Wertek, baina Bilduren agindupean dauden Donostiako Udala eta Gipuzkoako Aldundiaren aurrean gutxiengoan izanik, ministerioak izandako zailtasunak ere gogoratu ditu. “Horrek bost hilabeteko zuzendaritza hutsunea eragin du, eta zenbait irregulartasunek epaiketak ere behartu dituzte”. Dena dela, 2016an “4,5 milioi euro baino gehiagoko” laguntzak zuzenduko dituela aurreratu du, eta Gobernuak “beharrezkoa den konpromiso maila guztia” bere gain hartzen duela.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19