Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/06/09

Rut Martínezek eskuduntzak urratzeko aukerarik txikienari ere uko ez egitea egotzi dio Estatuko Gobernuari

Gobernuak “krisiaren aitzakia erabiltzen du Estatu espainiarra birzentralizatzeko”, Rut Martinezen iritziz. Senatari jeltzaleak “eskumen arloan bere alde egiteko aukerarik txikienari ere uko ez egitea” egotzi dio Estatuko Gobernuari.

rss Ezagutzera eman
Rut Martínezek eskuduntzak urratzeko aukerarik txikienari ere uko ez egitea egotzi dio Estatuko Gobernuari

ARGAZKIA JAITSI

Rut Martinezek krisi ekonomikoaren aitzakiarekin Gobernuak birzentralizaziorako egiten duen politika sistematikoa gaitzetsi du. Martinezek ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak behin eta berriz erabiltzen du Konstituzioan Estatuaren hainbat arloko eskuduntzak arautzen dituen 149.1. artikulua Autonomia Erkidegoen eskuduntzak urratzeko.

Senatari jeltzaleak gogoratu duenez, Gorteetan Gobernuak duen gehiengo osoak bere aldeko kontrol osoa egin du posible, egutegi, eduki eta prozedura legegilean. Horri esker, 114 Lege eta 69 Errege Dekretu aurrera atera dira orain arte. Horren ondorioz, EAJ-PNV Euzko Abertzaleak Taldeak 26 beto proposamen aurkeztu dizkie Lege Proiektu ezberdinei eta Eusko Jaurlaritzak 9 helegite aurkeztu ditu Auzitegi Konstituzionalean Gobernuak Konstituzioaren kontrako erabakiak hartu izanagatik.

EAJko ordezkariaren iritziz, Gobernuak “duen gehiengo osoa aprobetxatuz eta Auzitegi Konstituzionalaren geldotasuna aprobetxatuz, bertako kideak zuek izendatzen dituzuen Auzitegiarena –gogoratu dio-, euskal erakundeen eskumen eremuak bereganatzen dituzue”. Lege eta Dekretuak aprobetxatzeaz aparte, Gobernuak “Estatutuak onartzen dituen ezberdintasun izaera kutsua duen edozein erabakiren kontrako epaiketa helegiteak jartzen” dituela azpimarratu du Martinezek. Besteak beste, Euskadin Gobernuaren Delegatua denak euskararekin zerikusia duen edozein erabakiren aurka sistematikoki jartzen dituen helegiteak aipatu ditu, edo Ertzaintzaren agente berriak aukeratzeko deialdiaren kontra iaz Gobernu zentralak jarri zuen helegitea.

Honegatik guztiagatik, Martinezek “burututako ekintzen politika” aplikatzen duela egotzi dio Gobernuari, “horrela sistema eta jokoaren arauak perbertituz”. Hori dela eta, Exekutiboari “Autonomien Estatuan sinesten ez dutela eta euren Estatu eredua zentralista” dela publikoki onar dezala eskatu dio. Bere aldetik, Montoro ministroari ere asmo berbera duten erabakiak hartu izana leporatu dio. “Urtero-urtero Autonomia Erkidegoek eta erakunde lokalek gasturako duten gaitasuna gutxitzen duzu, ekintzetan hauek Estatutuak eta Konstituzioak onartzen dizkien politikak euren kabuz garatzeko aukera barik utziz”.

Ezagutu Gure Senatariak