Prentsa Aretoa
2015/08/27
Bildarratz: “Alderdi Popularrak planteatzen dituen aurretiko Konstituzionaltasun helegiteek herritarren borondatea baldintzatzean sakontzen dute”
Senatari jeltzaleak ironiaz azaldu duenez, Espainiako parlamentua “hiru ganberakoa izatera” pasatuko da, Autonomia parlamentuetan onartutako testuak, Kongresu eta Senatutik igaro ostean, “alderdikeriaz jokatzen ari den” Auzitegi Konstituzionalera eraman beharko direlako
Autonomia Estatutuen Lege Organikoen edo haiek aldatzeko Proiektuen inkonstituzionaltasuna ebazteko aurretiko helegitea ezartzeko Senatuan bete beharreko tramitea onartzearen kontra azaldu da Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldea, honi betoa ere jarri diolarik. Jokin Bildarratzek azpimarratu duenez, Talde Popularrak PSOEren adostasunarekin aurkeztu duen testuak “ez du demokrazian sakontzen, baizik eta herritarren borondatea eta haien ordezkariek parlamentuetan adosten ari direna baldintzatzean sakontzen dute””.
Bildarratzek ironiaz agertu duenez, honenbestez “Espainiako parlamentua hiru ganberakoa izango dela ematen du”, izan ere, “ez da nahikoa izango Autonomia Erkidego bateko alderdi politikoen akordioz lortutako erabakiak Kongresuan eta Senatuan onartzea, alderdikeriaz jokatzen ari den Auzitegi Konstituzionalera ere eraman behar direlako”, gogoratu du, testuak “herritarrei galderarik ez egitea” planteatzen duela azpimarratuz. Ordezkari jeltzalearen iritziz, “demokratikoa eta dagokiona zera da: elkarrizketa, negoziazioa, ituna eta berrespena. Herritarren berrespena, ez Auzitegi Konstituzionalarena”.
Konstituzio Batzordeko EAJren bozeramaileak Lege Proiektua aurkezteko unea ere desegokia dela iritzi dio, bai Katalunian zabalik dagoen eztabaidarengatik –“asmo zehatz batekin aurkeztu da”-, bai Alderdi Popularra legegintzaldiaren azken hileotan egiten ari den lege aldaketa sorta handiarengatik –“azkar-azkar egin nahi dituzte eta hauek behar duten zorroztasuna ez dutenez izan, akatsak eman dira”-. Bildarratz nabarmendu duenez, gainera, Lege Proiektu honek “asko baldintzatzen du” Euskal Autonomia Erkidegoa, “bere estatutua berritu ez duen Erkidego bakarra delako eta horixe egiteko eztabaidan murgilduta dagoenean”.
Testua onartuko zela aurreikusiz, Bildarratzek erabaki honek izango dituen ondorioen jakitun izan daitezen ohartu ditu Talde Popularreko kideak, izan ere “tarteak zabaltzen ari dira, zarratzeko beti errazak izaten ez diren tarteak; testua mingarria delako”. Ordezkari jeltzalearen iritziz, gehiengoa duen Taldeak “Autonomia Erkidegoekiko konfiantza falta eta heldutasun eza” erakusten du bere jokabidearekin. Gaineratu duenez, Alderdi Popularrak “ez du sinesten deszentralizatutako Estatuan, geure buruari eman dizkiogun erakundeetan”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19