Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/09/01

EAJren iritziz, Alderdi Popularrak “eztabaida bilatzen du” proposatu duen Auzitegi Konstituzionalaren aldaketa azkarrarekin

Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzen aburuz, Alderdi Popularrak hauteskunde aurrean proposatu duen Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren aldaketak “eztabaida eta liskarra baino ez du bilatzen; hain justu herritarrek eskatzen digutenaren kontrakoa”.

rss Ezagutzera eman
EAJren iritziz, Alderdi Popularrak “eztabaida bilatzen du” proposatu duen Auzitegi Konstituzionalaren aldaketa azkarrarekin

ARGAZKIA JAITSI

Ordezkari jeltzalearen esanetan, jokabide hau hauteskundeei begira daudelako baino ez da. “Boto gutxi batzuk lortzeko egiten du. Nola izan daiteke Diputatuen Kongresuan Lege Proposamena aurkezten duena Katalunian Alderdi Popularreko hautagaia izatea?”, galdetu du.

Goi Ganberan EAJren bozeramailearen arabera, “hiritarrek polituko guztioi eskatzen digutena adostasunak dira, eta hori da bilatu eta aurkitu behar duguna; gainontzeko guztia ezertan laguntzen ez duen eta ezer konpontzen ez duen helburu elektorala baino ez da”.

“Arazo politiko baten aurrean gaude”, azpimarratu du Bildarratzek, Katalunian bizi den egoeraren sorrera bilatzerakoan. “Arazoa sortzen da Kataluniako Parlamentuak %90eko adostasunarekin Estatutu bat onartu ostean, Kongresu eta Senatuan eztabaidatu eta onartu ostean, eta erreferendum bitartez herritarrek onartu eta gero, Auzitegi Konstituzionalak oinarrizko puntuak zuzentzen dizkionean. Alderdikeriaz jokatu eta Gobernuan dagoen Alderdiaren mezulari moduan aritzen den Auzitegi Konstituzional honi eman nahi zio Artur Mas gaitasunik gabe uzteko boterea?”, galdetu du.

Ezagutu Gure Senatariak