Prentsa Aretoa
2015/09/23
Cazalis ponente izan da ‘Hondakinen gestio jasangarria ekonomia zirkularraren testuinguruan’ jardunaldietan
Arloko ehun bat adituren inguruan, senatari bizkaitarraren iritziz, hondakinen birziklapenean berebizikoa da guztiak osotasunean kontuan hartzen jarraitzea eta ez bakarrik errentagarrienak. “Denok mesedetuta ateratzeko modurik onena da; bestela, balio gutxien duten hondakinen kudeaketaren kostua udalek ordaindu beharko dute, hau da, herritarrek”.
Jose Maria Cazalis ‘Hondakinen gestio jasangarria ekonomia zirkularraren testuinguruan’ izeneko jardunaldietan hartu du parte gaur Madrilen ponente moduan. Ingurumen Batzordeko bozeramaile jeltzaleak gordailutze, itzultze eta bihurtze sistemaren eraginkortasuna onartu du hondakinen artean kalitate handiko materiala lortzeko, baina, bere iritziz, hau ezin da egin gaur egun dagoen gestiorako sistema integratuarekin batera. “Horrela egitea, pernila jan eta hezurra beste batzuen kargu uztea legez da”, azaldu du.
Bizkaian dagoen gestio sistema goraipatu ostean, hau sendotu eta bere finantzazioa indartzearen aldeko apustua egin du. Bere esanetan, hondakinaren ardura duena kontsumitzailea da, ez ekoizlea, eta berak ordaindu beharko luke tratamendua. “Urarekin bezala da, bere ziklo osoa ordaintzen da uraren fakturan”, aipatu du adibide bezala. “Kutsatzen duenak horren proportzioan ordaintzen du eta hondakinekin gauza bera egin beharko litzateke eta, horrela, sistemaren finantzazioa bermatuta geratuko litzateke; egonkortasun ekonomikoa emango litzaioke ziklo ekonomiko edo bestelako borondateen pentzu geratu barik. Azken batean, kontsumitzaileak jakin beharko luke hondakin atal bakoitzaren prezioa zein den, koste errealaren kargu egin, eta hondakinen gestio sistemak, administrazioaren zaintzapean, horretarako eta bakarrik horretarako erabil dezala”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19