Prentsa Aretoa

2015/10/11

Aitor Esteban: “Hauteskunde orokorretan Euskadi ere dago jokoan”

Gorte Nagusietarako Bizkaiko diputatugaiak defendatu duenez, batzuek abenduaren 20ko hauteskundeetan jokoa “Pedro eta Mariano” bikotearen artekoa izango dela aldarrikatu arren, EAJ-PNV izango da “euskal hiritar guztien” eskubide eta interesak defendatuko dituena, “gu geu garelako Euskadiren ahotsa Madrilen”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Itxaso Atutxa: Helburu zehatza duen taldea
    2015/10/11

    ARTXIBOA JAITSI

  • Aitor Esteban: EAJ-PNV behar dugu Madrilen
    2015/10/11

    ARTXIBOA JAITSI

  • Aitor Esteban: Hauteskunde orokorretan Euskadi ere dago jokoan
    2015/10/11

    ARTXIBOA JAITSI

  • José María Cazalis: Zenbat eta autogobernu gehiago, bizi kalitate gehiago
    2015/10/11

    ARTXIBOA JAITSI

  • Itxaso Atutxa:400 kilometro
    2015/10/11

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko gaurko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak eta jeltzaleek berraukeratua izateko aurkezten duen hautagaiak, gaurko aurkezpen ekitaldian gogoratu du abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak ez direla soilik “Pedro eta Marianorenak” izango, Patxi Lopezek aurreko astean baieztatu bezala, “Idoiarenak ere badira, Begoñarenak eta Maríarenak, Saioa eta Unairenak, Carlosenak (…) Euskadi osoarenak izango dira. Herri hau egiten duten guztienak. Guk ez dugu inor ere ahaztuko”, esan du argi bezain sendo. Estebanek gaurko aukera baliatu du EAJ-PNVk Madrilen egiten duen lana defendatzeko “gu gara Euskadiren ahotsa Madrilen, eta hala izaten segituko dugu”. Bizkaiko hautagaiak gaineratu du Euskadiren etorkizuna ezin dela utzi “herri hau bere agendan ez duen inoren ardurapean; bakea lortzeko aurrerapausuei mugak jartzen dizkienaren eskuetan; Pedro eta Marianoz aparte inor gehiago ikusten ez dutenen ardurapean” eta azpimarratu du Euzko Alderdi Jeltzalea dela “euskal emakume eta gizonen eskubide eta interesen defentsa, egunean 24 ordutan eta urteko egun guztietan goiburu eta helburu dituen bakarra”.

Behe Ganberako oraingo bozeramaile jeltzaleak adierazpen hauek egin ditu EAJ-PNVk abenduaren 20an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen hautagai zerrendak jende aurrean aurkezteko egin den ekitaldian. Aurkezpena gaur goizean egin da Bilbon eta Bizkaiko exekutibako kideak, herri kargudunak eta abenduko hauteskundeetarako hautagaiak elkartu dira bertan. Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxarekin batera izan dira Joseba Aurrekoetxea, EBBko burukidea; Jon Andoni Atutxa, Gotzon Bilbao, José Pérez, Luis Mari Arteatx, Eusebio Larrazabal, Bizkaiko burukideak; Unai Rementeria, Bizkaiko foru ahaldun nagusia; Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Isabel Sánchez Robles, Lorea Bilbao, José Mari Iruarrizaga eta Ibone Bengoetxea, foru diputatu jaun-andreak, eta Bilboko Udaleko hainbat.

Hautagaiak hauteskundeetarako aukeratu den data berantiarra ere ebaluatu nahi izan du. Bere hitzetan “Espainiar Gobernuaren beste zentzugabekeria izan da, eta Rajoyk mahai azpitik atera du hauteskundeei begira komeni zaiolako”. Ildo beretik, azken legegintzaldi honetako lau urteen balorazioa egin du. Bere hitzetan “lotsagabekeria handia izan da”, baina aurreratu du hurrengo legegintzaldia “benetan garrantzitsua” izango dela: “Garai berria aurkezten zaigu, garai irekiagoa eta oso garrantzitsua Euskadirentzat” eta “herri honen interesak defendatzeko, EAJ-PNV Madrilen egotea behar dugu”, baieztatu du. “Jokoan dagoena ezin dugu utzi Euskadi defendatzen ez dutenen eskuetan. Argi geratu da PP eta PSOEk ez dutela Herri honen alde lan egingo”, ezarri du.

Ekitaldi berean hitz egin du José María Cazalis senatari eta hautagai jeltzaleak. Cazalisek irmotasun osoz esan du EAJ-PNV Madrilen egon ezik Euskadik “bere eskubideak galduko zituela” eta “euskal hiritargoak bizitza kalitate eskasagoa izango lukeela”. Senatariaren hitzetan “azken hamarkada hauetan ezer argi geratu bada, hori da autogobernua eta bizitza kalitatea kontzeptu banaezinak direla; zenbat eta autogobernu maila handiagoa izan, orduan eta bizitza kalitate handiagoa”. Hautagiak esan du printzipio horixe bera dela Euzko Abertzaleak taldearen abiapuntu nagusia: “daukaguna galdu barik, galdutakoa berreskuratzea”. Horregatik aldarrikatu du talde jeltzale indartsua behar dela ganbara bietan “Senatuan eta Kongresuan; baita Bruselan eta Herri honekin zerikusia izan dezaketen gaiak erabakitzen diren edozein tokitan ere”, amaitu du.

Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxa ere izan da aurkezpen ekitaldian. Bere hitzaldian azpimarratu du EAJ-PNV dela, berriz ere, bere hautagaiak herritarrei aurkezten dizkien lehena: “beste behin ere, guk etxeko lanak eginda dakartzagu”. Bizkaiko jeltzaleen buruak azpimarratu du EAJ-PNVrena dela Madrilen “Bizkaia eta Euskadi osoaren ahotsa; EAJ-PNV da herriaren eskubide eta interesak ondoen defendatzen dituena”. Atutxak deitoratu du Bilbo eta Madrilen arteko distantziari neurri ezberdinak aplikatzen zaizkiola: “400 kilometroko distantzia oso laburra da joateko, baina oso luzea bueltatzeko. Denak daude hara joateko irrikan, eta gero ahaztu egiten dute Euskadira bueltatzeko bidea; guk ez diegu ardura, ez gatzaie interesatzen, gutaz ahazten dira. Bereziki orain, beren gehiengo absolutuarekin ezertarako behar ez gaituztenean. Behar ez gaituztenez, gutxietsi egiten gaituzte”, kritikatu du. Baina, Bizkaiko jeltzaleen buruarentzat “Madril garrantzitsua da. Euzko Alderdi Jeltzalea beti egongo da Euskadiri buruzko edozer erabakitzen den toki guztietan; gizarte osoaren eskubideak eta interesak eztabaidatuko diren tokietan; guk ez dugulako inor ahazten” esan du. Horretarako esan du gaur goizean aurkeztu diren emakume eta gizonek “defentsa hori” bermatzen dutela. “Gure historiak eta gure lanak abalatzen gaituzte; 120 urte daramatzagu jendearen egiazko arazoak konpontzen: enplegua, ekonomia, garraioa… pertsonak. Horixe baita euskal nazioa eraikitzeko bidea: egintzak, eta ez hitz hutsak”, amaitu du.

 

EAJ-PNVk Bizkaitik Diputatuen Kongresura aurkeztuko dituen hautagaiak

1. Aitor Esteban

2. Pedro Azpiazu

3. Pilar Ardanza

4. Javier Aldamiz

5. Ana Hormaetxe

6. Joseba Escribano

7. Idoia Sagastizabal

8. Elixabete Uribarri

 

EAJ-PNVk Bizkaitik Senaturako aurkeztuko dituen hautagaiak

1. José María Cazalis

2. Nerea Ahedo

3. María Dolores Etxano

Ezagutu Gure Senatariak