Prentsa Aretoa
2015/10/11
Cazalis: “EAJ Madrilen ez balego, Euskadik eskubideak galduko lituzke eta euskaldunok, bizi kalitatea”
Senaturako Bizkaiko jeltzaleen hautagaiak Alderdiak duela 120 urtetik hona egunero egiten duen lana aldarrikatu du, kostaldeari forma ematen dioten olatuak bezala; gau zein egun, geratu barik”.
José María Cazalis, senatari eta hautagai jeltzaleak irmotasun osoz esan du EAJ-PNV Madrilen egon ezik Euskadik “bere eskubideak galduko zituela” eta “euskal hiritargoak bizitza kalitate eskasagoa izango lukeela”. Abenduaren 20an Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan aurkeztuko dituzten hautagaiak aurkezteko ekitaldian gogoratu du zein garrantzitsua den EAJk ordezkaritza indartsua izatea Gorte Nagusietan euskaldunen eskubideak defendatzeko, “bste alderdi batzuetan ordezkari jeltzaleak berdin doaz zerrendaburu Bizkaian batean, edo zazpigarren Madrilen, bestean”, jarri du adibidetzat. Senatariaren hitzetan “azken hamarkada hauetan ezer argi geratu bada, hori da autogobernua eta bizitza kalitatea kontzeptu banaezinak direla; zenbat eta autogobernu maila handiagoa izan, orduan eta bizitza kalitate handiagoa”. Hautagiak esan du printzipio horixe bera dela Euzko Abertzaleak taldearen abiapuntu nagusia: “daukaguna galdu barik, galdutakoa berreskuratzea”. Horregatik aldarrikatu du talde jeltzale indartsua behar dela ganbara bietan “Senatuan eta Kongresuan; baita Bruselan eta Herri honekin zerikusia izan dezaketen gaiak erabakitzen diren edozein tokitan ere”, amaitu du.
En el acto también ha participado el actual portavoz del Grupo Vasco en el Congreso de los Diputados, Aitor Esteban, también candidato jeltzale a la reelección. Esteban ha recordado que las elecciones generales “no van solo de Pedro y Mariano”, tal y como señaló Patxi López la pasada semana, “van de Idoia, de Begoña, de María, de Saioa, de Unai, de Carlos (…) Van de Euskadi. De todos los que hacen este País. Nosotros no nos olvidamos de ninguno”, ha señalado rotundo. Esteban ha aprovechado también para reivindicar el papel de EAJ-PNV en Madrid ya que “somos la voz de Euskadi en Madrid y lo seguiremos siendo”. El candidato vizcaíno ha apuntado que el futuro de Euskadi no se puede dejar en manos de “quien no tiene a este país en su agenda; de quien pone frenos a sus propios avances por conseguir la paz; de quienes no ven más allá de Pedro y Mariano” y ha incidido en que es el Partido Nacionalista Vasco quien “tiene como máxima la defensa de los derechos e intereses de los vascos y vascas las 24 horas del día, todos los días del año”.
Ekitaldian Aitor Estebanek ere parte hartu du. Diputatuen Kongresuko gaurko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak eta jeltzaleek berraukeratua izateko aurkezten duen hautagaiak, gaurko aurkezpen ekitaldian gogoratu du abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak ez direla soilik “Pedro eta Marianorenak” izango, Patxi Lopezek aurreko astean baieztatu bezala, “Idoiarenak ere badira, Begoñarenak eta Maríarenak, Saioa eta Unairenak, Carlosenak (…) Euskadi osoarenak izango dira. Herri hau egiten duten guztienak. Guk ez dugu inor ere ahaztuko”, esan du argi bezain sendo. Estebanek gaurko aukera baliatu du EAJ-PNVk Madrilen egiten duen lana defendatzeko“gu gara Euskadiren ahotsa Madrilen, eta hala izaten segituko dugu”. Bizkaiko hautagaiak gaineratu du Euskadiren etorkizuna ezin dela utzi “herri hau bere agendan ez duen inoren ardurapean; bakea lortzeko aurrerapausuei mugak jartzen dizkienaren eskuetan; Pedro eta Marianoz aparte inor gehiago ikusten ez dutenen ardurapean” eta azpimarratu du Euzko Alderdi Jeltzalea dela “euskal emakume eta gizonen eskubide eta interesen defentsa, egunean 24 ordutan eta urteko egun guztietan goiburu eta helburu dituen bakarra”.
Bizkai Buru Batzarraren presidente Itxaso Atutxa ere izan da aurkezpen ekitaldian. Bere hitzaldian azpimarratu du EAJ-PNV dela, berriz ere, bere hautagaiak herritarrei aurkezten dizkien lehena: “beste behin ere, guk etxeko lanak eginda dakartzagu”. Bizkaiko jeltzaleen buruak azpimarratu du EAJ-PNVrena dela Madrilen “Bizkaia eta Euskadi osoaren ahotsa; EAJ-PNV da herriaren eskubide eta interesak ondoen defendatzen dituena”. Atutxak deitoratu du Bilbo eta Madrilen arteko distantziari neurri ezberdinak aplikatzen zaizkiola: “400 kilometroko distantzia oso laburra da joateko, baina oso luzea bueltatzeko. Denak daude hara joateko irrikan, eta gero ahaztu egiten dute Euskadira bueltatzeko bidea; guk ez diegu ardura, ez gatzaie interesatzen, gutaz ahazten dira. Bereziki orain, beren gehiengo absolutuarekin ezertarako behar ez gaituztenean. Behar ez gaituztenez, gutxietsi egiten gaituzte”, kritikatu du.
EAJ-PNVk Bizkaitik Diputatuen Kongresura aurkeztuko dituen hautagaiak
1. Aitor Esteban
2. Pedro Azpiazu
3. Pilar Ardanza
4. Javier Aldamiz
5. Ana Hormaetxe
6. Joseba Escribano
7. Idoia Sagastizabal
8. Elixabete Uribarri
EAJ-PNVk Bizkaitik Senaturako aurkeztuko dituen hautagaiak
1. José María Cazalis
2. Nerea Ahedo
3. María Dolores Etxano
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19