Prentsa Aretoa
2015/10/14
EAJ, “haserre” Kongresuan PPk saregile, paketatzaile eta neskatilei Senatuan onartutako hobekuntza legalak deuseztatu dituelako
Senatuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordeko ordezkari jeltzalea den Jose Maria Cazalis “haserre” agertu da “emakumeenganako errespetu falta delako, lortu zena merezi dutelako; ezin da jendearekin jolasean ibili.
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak bertan behera utzi zuen atzo saregile, paketatzaile eta neskatilen lan baldintzak arloko beste langileenekin parekatzeko Senatuan aho batez lortutako akordioa. EAJren proposamenez Senatuan aho batez proposatutako emendakinak balio gabe utzi zituen Alderdi Popularraren gehiengoak, erretiro adina aurreratzeko koefizienteen onurak izateko prozedura zabaltzeko aukera itxiz.
Senatari lekeitiarraren arabera Alderdi Popularrak Senatuari ere erakutsi dio errespetu falta; “azkenean egia izango da hemen egiten dugunak ez duela ezertarako balio, Alderdi Popularrak Kongresuan duen gehiengoaren erabilera harroputza ikusita”. Paradoxikoki, Senatuan onartutako testuak Talde Popularraren onarpena ere izan zuen, hauen ordezkariak ezeztatuta utziz.
Beheko Ganberan Alderdi Popularraren jokabidea defendatu zuen Joaquin Garcia Diezek EAJri egotzi zion Senatuan Talde Popularrak aurkeztutako emendakin bat ez onartzearen erantzukizuna. “Batzordean onartutakoa ezerezean uzten zuen emendakin transakzionala proposatu ziguten. Ez zuen inolako zentzurik. Atzo eurek Kongresuan egin zutena guk geuk egitea nahi zuten. Akabua zen”, azaldu du Cazalisek. Ordezkari jeltzalearen esanetan, popularren eskaintzak “langile hauei erretiro adina aurreratzeko koefizienteen onurak izateko prozedura zabaltzeko aukera ezabatzen zuen. Senatuak onartuta zuen zerbait egoera txarragoan onartzea suposatzen zuen. Senatuarekiko errespetu gehiago izango zutela uste genuen”.
Kongresuan gehiengoa duen Taldeak Senatuan gehiengoa duen Taldeari egin dion ezohiko ezeztatzeaz gain, erabaki honekin, Jose Maria Cazalisen arabera, “lan parlamentarioan modurik eskandalagarri eta lotsagarrienean aplikatu dute arrabola, eta are txarrago dena, itsas eta arrantza sektoreko langile guztien lan baldintza berberak izateko itxaropen guztiak zapuztu dizkiete emakumezkoei”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19