Prentsa Aretoa
2015/10/24
Iparragirre: “Euskadin lortu dugun eredu soziala Madrilen defendatzen duen ahotsa gara"
Gipuzkoako hautagai eta senatariaren arabera, EAE eta Estatuko Gobernuen arteko alde-bikotasuna arriskuan jartzen duten alderdi zentralisten arrabolaren kontrapuntua da Euzko Alderdi Jeltzalea.
Maria Eugenia Iparragirrek EAJren papera aldarrikatu du "Euskadiren beharrak eta aldarrikapenak Madrilen azaltzen dituen ahotsa" bezala. Iparragirre Gorte Nagusietarako datozen hauteskundeetan jeltzaleek aurkeztuko dituzten hautagaiak aurkezteko gaur Donostiako Aquariumean egindako ekitaldian izan da, senatari moduan berri izateko aurkeztuko delako Vitoriano Gallastegi eta Imanol Kerejetarekin batera.
Laster amaituko den legealdian hartutako esperientzian ikusitakoan oinarrituta, gehiengoa duen alderdi politikoen kontrapuntu izateko beharra igarri du, “euren gehiengoen arrabola aplikatzen dutelako eta, euren birzentralizazio grinarekin, EAE eta Estatuko alde-bikotasuna arriskuan jartzen dute eta, baita ere, era nabarmenean betetzen ez duten konpetentzia esparrua ere”.
Senatuan berriz ordezkatzeko nahia duen lurraldeari dagokionez, Iparragirrek Donostia 2016 Kultur Hiriburuaren proiektua, Abiadura Handiko Trena, Renferen geltokiak edota Ertzaintaren Lan Eskaintza Publikoa eta saragileen auziak gogoratu ditu nabarmen uzteko Gobernua “amaierara arte gezurretan ari dela. Horregatik, hitzetatik ekintzetara igaro daitezela eskatzen diegu. Nabaria da Estatuko Gobernuaren gain-gainean egon behar garela beharrizan hauei lehentasuna eman diezaioten”.
Iparragirrek EAJk Madrilen “talde indartsua” behar duela eskatu du, “Euskadiren eredu soziala mantentzeko; hainbeste urte eta lan kostatu zaigun eredua”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19