Prentsa Aretoa
2015/11/11
Bildarratz: “Zubiak eraikitzeak akordioetara heltzea eskatzen du, eta akordioetara heltzeak hauek betetzea eskatzen du"
Jokin Bildarratzek lurraldetasun gaietan akordioetara heltzeak duen garrantzia azpimarratu du, hori bai, hauek baliagarriak izan daitezen leialki betetzearen beharra nabarmenduz.
Senatari jeltzaleak ‘Berrikuntza Politikoa’ liburuaren aurkezpenean eman du iritzi hau, hain zuzen ere, EHUko Udako Ikastaroetan izen bereko jardueran euskal alderdi politikoetako ordezkari nagusiek egin zituzten hausnarketak jasotzen dituen liburua.
Bildarratzek Euskadiren lurralde ereduaren inguruan dauden ikuspegi sorta zabalean zorrotz lan egitera deitu du, “birzentralizazioa eta independentziaren artean” dabiltzan ikuspegietan. Gainera, “hausnarketa sustatu behar da hiritarrek euren ordezkariek eskaintzen dituzten helburuen araberako elkarbizitza esparru bat garatu” behar dela aipatu du.
Senatuko EAJren bozeramailea aipatutako ikastaroko zuzendaria izan zen Oxfordeko Unibertsitateko irakasle den Igor Calzadarekin batera, eta biak bat datoz euskal politikaren diskurtsoa eta praktika lau ardatzen inguruan mugitzen dela ulertzean, izandako esperientziaren arabera: Konstituzioaren berritzea, autogobernua, erabakitze eskubidea eta independentzia. “Gerra eta lubaki garaietan lehertzen den lehen gauza zubiak dira, Katalunian gertatu den moduan. Ez da hausnarketa komunik egon. Lehenago edo beranduago zubiak eraiki behar dira, eta liburu honek oinarri horien inguruan lan egitea du helburu: zubiak sortu eta berrikuntza politikoa”.
Aipatutako Udako ikastaroetan euskal alderdi politikoen arduradun nagusiek hartu zuten parte, Andoni Ortuzar, Hasier Arraiz, Idoia Mendia, Arantza Quiroga eta Roberto Uriarte. Azken biek dagoeneko ez daude euren karguetan, eta hori azpimarragarria da senatariaren aburuz. “Euskal politika bizirik dago, joan den udan ordezkari nagusi ziren bostetik bi falta direnean”. Bildarratzek denen parte hartzea eskertu du eta, gogoratu duenez, nahiz eta ikuspuntu guztiz desberdinak izan, “guztiak bat etorri dira Konstituzioa berritu egin behar dela irizterakoan”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19