Prentsa Aretoa
2016/01/12
Legegintzaldi berrian “politika eta akordioa nagusitu daitezela” espero du Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeak
EAJ-PNVren sei senatari hautetsiek parlamentari karguaz jabetzeko sinestamenduak entregatu dituzte gaur
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek aurreko legealdian Alderdi Popularrak inposatu zuen arrabola amaitu izana eta “politika eta akordioa nagusitu daitezela” espero du, “epe laburrean berriz ere hauteskundeak egoterik nahi ez badugu, behintzat”. Bildarratzek aurreratu duenez, parlamentari karguaz jabetzeko sinestamenduak gaur entregatu dituzten senatariek osatuko duten Taldearen helburua “Gorte Nagusietan Euskadiren interesak defendatzea izango da berriz ere; Euskadiren ahotsa izatea”.
Joan den abenduaren 20an hautatutako sei ordezkariek gehi Euzko Legebiltzarraren izendapenez senatari den Jokin Bildarratzek osatuko dute Goi Ganberako Euzko Abertzaleak EAJ-PNV Taldea bihartik aurrera, orduan osatuko direlako ofizialki Ganberak. Aipatutako Bildarratzez gain, ordezkari jeltzaleak Jose Maria Cazalis, Nerea Ahedo eta Maria Dolores Etxano izango dira Bizkaia ordezkatuz, eta Maria Eugenia Iparragirre, Imanol Querejeta eta Victoriano Gallastegi, Gipuzkoa ordezkatuz; hau da, aurreko legealdian baino bi ordezkari gehiago.
Goi Ganberan Alderdi Popularrak gehiengo osoa izaten jarraituko duen arren, Diputatuen Kongresuan dagoen indar orekak alderdi politikoen arteko akordioen beharra eskatzen du, eta honek EAJk Gorde Nagusietan duen ordezkaritzari balioa emango dio. Dena dela, agintaldi honetan lege berri gutxi onartuko direla aurreikusten da, ez aurrekoan bezala, zeinetan Alderdi Popularrak lege sorta handia onartu baitzuen bere gehiengo nagusiaz baliatuta. “Orain arte gobernuan izan diren alderdiek gobernagarritasuna euren programa inposatzeko gehiengo nahikoa izatea bezala baino ez dute ulertzen, baina herritarrek argi utzi dute aldaketa nahi dutela, alderdi desberdinek akordioetara hel daitezela nahi dutela; aniztasuna eta parte hartzea lantzeko aukera da”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19