Prentsa Aretoa
2016/02/09
Bildarratz: “PPk ez du hitza bete; ez da fidatzekoa”
Bozeramaileak jakinarazi duenez, Alderdi Popularrak EAJri Senatuko Batzorde baten presidentzia uztea hitzartu zuen baina atzera egin du, antzematen duenez, Gobernua eratzeko alderdiak dituen kontaktuak direla eta
Senatuko Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramailea den Jokin Bildarratzek jakinarazi duenez, Talde Popularrak Senatuan EAJri Batzorde baten presidentzia uzteko zuen akordioa ez du bete. “Ez du bere hitza bete; ez da fidagarria. Hau egingo zuen, komatxo artean esanda, beraien ustetan EAJ ez delako behar den beste ondo portatzen ari Talde Popularrarekin”, azaldu du alderdi jeltzaleak Gobernua eratzeko dituen kontaktuak gogoratuz.
Senatari jeltzaleak Goi Ganberako Bozeramaileen Batzarraren ostean egin ditu adierazpenok. Bilera horretan, ‘popularrek’ batzorde guztien presidentzia lotu dute (sozialisten zuzendaritzapean egongo den Aurrekontuena izan ezik) beraien gehiengo osoari esker. “Bi kontzeptu daude Alderdi Popularrak ulertzen ez dituenak edo ulertu nahi ez dituenak: aniztasuna eta nazio-aniztasuna”, azaldu du. Bildarratzen esanetan, gehiengoa duen Taldea “ez da gauza izaten ari sentsibilitate desberdinak antzemateko, eta ezezko horretan mantentzen bada, gestio arazo larria izango du legealdi honetan. Izan ere, Senatuan gehiengo osoa dauka, baina ezingo du hemendik gobernatu”.
Bildarratzek gogoratu duenez, Rajoy bera izan da Senatuan gotorlekua osatzeko asmoa erakutsi duena, Alderdi Popularrarena ez den beste Gobernu bat osatuko balitz, Goi Ganberatik Kongresuko borondateei aurre egiteko asmoarekin. Dena dela, bozeramaileak jakinarazi duenez, “Gaur egun dagoen moduan, Senatua ez zaio oso erabilgarria suertatuko”. Honen harira, hausnartu duenez, “Alderdi Popularra damututa egongo da aurreko legegintzaldian Senatuaren erreforma egin ez izanarekin”, hori erraztu izan balu honek botere handiagoa izango lukeela ulertzera emanez.
Horrez gain, PP ez beste talde guztiak hemizikloan eserlekuak banatzeko akordio batera heldu direla aurreratu du EAJren bozeramaileak, baina ‘popularrek’ behin betiko erabakia hartzea oztopatu dute. Azkenik, Mahaia izango da senatariak non eseriko diren erabakiko duena, baina organo honek beste aste bete atzeratu du erabakia adostasun faltagatik. “Alderdi Popularrak ez du ezer ikasi; abenduaren 20ko emaitzek ez dute eraginik izan aurreko legealdian erakutsi zuten harrokeri, inposizio eta elkarrizketa saihesteko erakutsi zuten jokabidean; beraien baitan ixtea baino ez dira lortzen ari”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19