Prentsa Aretoa
2016/02/23
EAJren senatariak Uxue Barkosek Nueva Economía Fórum topaketan egin duen agerraldian izan dira
Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Maria Eugenia Iparragirre eta Maria Dolores Etxano gonbidatu moduan izan dira, Euzkadi Buru Batzarreko presidente den Andoni Ortuzarrekin batera, Daniel Innerarityk aurkeztu duen ekitaldian.
EAJren senatariak Nafarroako Foru Erkidegoko presidentearekin antolatutako topaketan izan dira gaur goizean Madrilen. Nueva Economía Fórumeko saioan, Uxue Barkosek gaur zazpi hilabete lau indar politikoren artean osatu zuten Gobernuaren sintonia eta daramaten bide ona goraipatu ditu. Egin dizkioten galdera sortaren aurrean, Nafarroako presidenteak Erkidegoak duen Hitzarmen Ekonomikoa apurtzea “emaitza onak eman dituen ituna apurtzea” suposatuko lukeela iritzi dio. Barkosek, beste behin, Hitzarmena solidarioa ez den pribilejiozko tresna denik errefusatu du. “Legegintzaldia amaitzen denean guk ezin diogu deitu ‘aitatxo Estatuari’ eta gure erantzukizunei aurre egin behar diegu; Gobernuak badaki bere aurrekontuetan bai Nafarroa eta bai Euskal Autonomi Erkidegoko kuotak zalantzarik gabe kobratuko dituela”.
Barkos bere gestioaren aurka luzatutako kritikan aurrean defendatu da, parlamentuan arrabola aplikatzen duela aipatzen zuena bezala. “Ezin da arrabola izan lau taldek osatutako gehiengoa denean”. Foru Erkidegoko Exekutiboko kideek Vianako Printzearen sariak Espainiako erregeek eman ez dezaten hartutako erabakiari buruz, zera adierazi du: “Nafar eta historialari askorentzat kirrinka historikoa zen Nafarroako erregeei egindako omenaldi batean Espainiako Errege Martxa entzutea”. Serioago jarri da Barkos Iruñeko haurreskoletan euskara inposatu egiten dela esan zaionean. “Kirtenkeria da hori. Hamazazpi zentro publiko daude eta haietako bitan euskara ematetik lautan ematera pasatu da. Zergatik erabiltzen da euskara liskarra sortzeko?”, galdetu dio bere buruari.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19