Prentsa Aretoa
2016/04/15
EAJren senatari eta diputatuak Trebiñun eta Arabar Errioxan izan dira bertakoen eskaerak ezagutu eta Madrilera eramateko
Gorte Nagusietako ordezkari jeltzaleak Trebiñu eta Argantzuko agintaariekin, eta Arabar Errioxako Alderdiko alkateekin batzartu dira
Gorte Nagusietan Euzko Abertzaleak Taldeak dituen ordezkariak Trebiñuko enklabeko biztanleek bizi duten errealitate eguneratua bertatik bertara ezagutu dute gaur. Horretarako, Aitor Esteban eta Mikel Legarda diputatuak, eta Jokin Bildarratz eta Jose Maria Cazalis senatariak, ABBko presidente den Jose Antonio Susorekin batera, Trebiñuko eta Argantzuko alkateekin, Ernesto Argote eta Roberto Ortiz Urbinarekin, eta herri bietako zinegotziekin batzartu dira.
Azken Udal hauteskundeen ostean Arabako lurren erdian kokatuta dagoen Burgoseko enklabe honetako mapa politikoa aldatu egin da. Hori dela eta, jeltzaleen ordezkaritzak aurrez aurre ikusi nahi izan du herriaren errealitatea, batez ere Araban eta, ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan sartzeko duten nahiei dagokienez. EAJren ordezkariek zentzu honetan dituzten itxaropenak eta eskaerak Madrilgo Gorteetara eramateko konpromisoa helarazi diete agintariei, 2014an egin zuten bezala, nahiz eta orduan PP eta PSOEk euskal parlamentariek defendatu zuten lege proposamenaren kontrako botoek Trebiñu Euskadin sartzea ekidin zuten.
Bestalde, gainontzeko diputatu eta senatariek Añanako Gatz-Harana bisitatu dute bertan lan egiten dutenen eskutik ezagutu ahal izateko zein den Arabako lurretan dagoen baliabide turistiko eta ekonomiko honen inguruko egungo errealitatea. Joseba Agirretxea, Pilar Ardanza, Pedro Aspiazu eta Iñigo Barandiaran, Maria Eugenia Iparragirre, Nerea Ahedo, Maria Dolores Etxano, Victoriano Gallastegi eta Imanol Querejeta ez dira mugatu instalazioaren bisita soil bat egitera; horrez gain, babesa eman eta ezagutzera emateko konpromisoa jakinarazi diete hango arduradunei, Andoni Erkiaga zuzendariari eta Juan Carlos Medina alkateari.
Arabako errealitatera hurbiltzeko egin duten bisitarekin amaitzeko, EAJk Madrilgo Gorteetan dituen 13 ordezkariak Arabar Errioxako Alderdiko alkateekin batzartu dira, hauei laguntza eman ahal dieten gai garrantzitsuenenen nondik norakoak ezagutzeko. Topaketan arreta berezia izan du ardoaren inguruan etorkizunean izan daitezkeen aldaketen gaiak; izan ere, ardoa eskualdeko motorra izateaz gain, Euskadiko ekonomiaren arlo garrantzitsua ere bada.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19