Prentsa Aretoa
2016/05/12
EAJren senatariak Unai Rementeriak Nueva Economía Fórum topaketan egin duen agerraldian izan dira
Jokin Bildarratz, Jose Maria Cazalis, Nerea Ahedo eta Maria Dolores Etxano gonbidatu moduan izan dira, Euzkadi Buru Batzarreko presidente den Andoni Ortuzarrek aurkeztu duen ekitaldian.
EAJren senatariak Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin antolatutako topaketan izan dira gaur goizean Madrilen. Nueva Economía Fórumeko saioan, Rementeriak lurralde historikoaren ekonomiaren osasun ona nabarmendu du, bertako enpresen lana azpimarratuz eta zentzu honetan Euskadiko Itun Ekonomikoak duen garrantzia gogoratuz. Ahaldun Nagusiak Itunaren defentsa sendoa egin du, eta hauteskundeetan liskarra sortzeko erabili dezatela gaitzetsi du.
Rementeriak urte amaieran Euskadin egingo diren hauteskundeen ostean EAJ eta PSE alderdien artean ituna egiteko aukera zabalik utzi du, nahiz eta “bozketaren ostean ikusiko” den zerbait izango dela gogoratu duen. Orain arte argitaratu diren inkesten emaitzei garrantzia kendu die, baina, onartu duenez, hauek sozialista eta jeltzaleen arteko akordioa ahalbidetuko luketen “emaitza baikorrak” agertzen dituzte.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19