Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2016/06/07

Aitor Esteban: “EAJ-PNV izango da Ezkerraldeari eta Meatzaldeari ardura dieten gaiak mahai gainean jarriko dituen alderdi bakarra”

Kongresu eta Senaturako hautagaien eta eskualdeko alkateen artean egin den bileran esan duenez Gobernu Zentralak “premiaz jarduteko benetako interesik edo beharrik ez duen eragozgarri eta behaztopa-harri gisa funtzionatu izan du”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresurako Bizkaiko jeltzaleen zerrendaburuak, gaur goizean adierazi duenez “gu izango gara Ezkerraldeari eta Meatzaldeari ardura dieten egitasmoak mahai gainean jarriko dituzten bakarrak, urteotan egin izan dugun moduan”. Estebanekin batera, Kongresu eta Senaturako hautagaiek eta eskualde biotako alkateek lan bilera egin dute Barakaldon eskualde bi horietan Madrilen ardurapean dauden egitasmo estrategikoen gaur egungo egoera aztertzea helburu. Bestela ezin delako izan, bilerako beste aztergaiak izan dira langabezi kuotak eta siderurgia sektorearen egoera. “Eusko Jaurlaritzak eta EAJ-PNVk industriaren alde eginiko kudeaketa lan egokiari eta apustu erabakigarriari esker sektorea euskal hazkundearen motore gisa mantentzea lortu duten bitartean (eta horren erakusle dira gaur Mondragon Taldeak ezagutzera eman dituen datu onak), Alderdi Popularraren funtzioko gobernuak beste alde batera begiratu du euskal siderurgia sektoreari dagokion guztietan” kritikatu du. Ildo beretik, Estebanek azaldu duenez Gobernu Zentralak “premiaz jarduteko benetako interesik edo beharrik ez duen eragozgarri eta behaztopa-harri gisa” funtzionatu izan du. “Bi eredu daude. Bata: EAJ-PNVrena ordezkaritza duen erakunde guztietan industria Euskadiren garapenerako funtsezko sektore gisa babesten duena. Eta bestea: Espainiako lau alderdien blokeoarena, gelditasunarena eta ekimenik ezarena, euskal herritarren defendatzaileak direla esan arren burutu duten diputatuena, beren hitzaldietan sektorearekin zerikusia duen guztia esan gabe utzi baitute” ezarri du.

Aitor Estebanekin batera, bileran izan dira Pilar Ardanza, Kongresurako hautagaia; José María Cazalis, Nerea Ahedo eta Mª Dolores Etxano, Senaturako hautagaiak; eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ordezkari jeltzale goren diren Amaia del Campo, Josu Bergara, Maite Etxebarria, Borja Liaño, Iñigo Ortuzar, Aintzane Urkijo, Saulo Nebreda, Jabier Aranburuzabala eta Xabier Cuellar.

Ordu bete luzeko iraupena izan duen bileran, eskualde bi hauetako alkate jaun-andreek konpontzeko bidean dauden egitasmoak aipatu dituzte, Euzko Abertzaleak taldearen ekimenari esker Madrilen Gobernuaren aldetik horiek burutzeko konpromisoa lortu delarik. Era berean aztertu dira ganbera bietara eraman beharko diren plan berriak “herritarren bizimodua hobetzea xede”. Egiteke dauden egitasmoen artean dago “Urbinagako aldageltokia, PPk blokeatu duen egitasmoa eta 2011 urtetik hona pendiente egon dena, edo hemen, Barakaldon, Kastresanako trenbide-pasagunea kentzea”. Bi gai horiek EAJ-PNVk Madrilera eraman ditu eta Ministerioetako agendetan jasotzea lortu du” gogoratu du Bizkaiko hautagaiak. “Bultzatu eta lortu genuen beste gaietako bat izan zen Santurtziko trenbideak kentzeko hitzarmena izenpetzea, bere garaian kronograma eta guzti izan bazuen ere Madrilek bete gabe utzi du akordioak izenpetu ziren arren”. Jardunaldi berean aztertu dira eztabaidatzeke geratu diren egitasmo batzuk,besteak beste “HUA estaltzeko eta trinkotzeko lanak, oraindik Sestaon eta Barakaldon arazoak eragiten dituena eta Estatuko Gobernuak berak interes orokorreko egitasmotzat jotzen duena”.

Beste behin ere, Estebanek EAJ-PNVk Ezkerraldearen eta Meatzaldearen etorkizunarekin eta garapenarekin duen konpromisoa berretsi nahi izan du “hori egingo dugun bakarrak izango garelako. Hauxe izango da, zalantzarik gabe, EAJ-PNVk Madrilen izango duen balorea: eskualde bi hauetako herritarrekiko dugun konpromisoa eta Euskadi osoarekin dugun konpromisoa” esan du. “Legegintzaldiko azken lau hilabeteetan Euskadiri eragiten dioten ekimenak aurkeztu dituen alderdia EAJ-PNV izan da. Esate baterako, arlo industrialean, eztabaidatzeko botere handiagoa duten taldeak, ekimenak planteatzeko aukera handiagoekin, euskal emakume eta gizonak defendatzen dituztela esaten duten taldeek ere ez dute siderurgia sektorearen krisiaren inguruko ekimenik aurkeztu” deitoratu du.

Horregatik guztiagatik “euskal herritarrekin, euskal emakume eta gizonekin dugun konpromisoagatik, herritargo osoari eskatu nahi diogu ekainaren 26an geureari eustea eta botoa emateko orduan Euskadi kontuan hartzea. Aurretik doa Bizkaiarekin eta Ezkerraldea eta Meatzaldea. Eskualde honekin zerikusia duten arazoak eta gaiak Madrilen azter daitezen Estatuko gobernua estutuko duen norbait behar da eta EAJ-PNV da bere konpromisoa erakutsi duen bakarra. Oso garrantzitsuak izango gara eskualde hauei ardura dieten gaiek konponbide egokia izan dezaten” amaitu du.

Next Euskadi
  • Jokin Bildarratz

    Jokin Bildarratz

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldearen bozeramailea

    SARTU

  • Nerea Ahedo

    Nerea Ahedo

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU

  • Mª Dolores Etxano

    Mª Dolores Etxano

    Senatuko Euzko Legebiltzar Taldea

    SARTU