Prentsa Aretoa
2016/06/12
Iparragirre: “Gogortasunez zein hitzaldi loratuekin, batzuek eta besteek gure autogobernua zapaldu nahi dute”
Gipuzkoako hautagaia den Maria Eugenia Iparragirrek gogoratu duenez, lau alderdi politiko handiek euskaldunon interesak erabat baztertzeaz gain, Euskadiri dagozkion eskuduntzak mespretxatu dituzte.
Hondarribian egindako ekitaldian, Maria Eugenia Iparragirrek abenduaren 20tik hona alderdi politiko guztiek Euskadirekiko duten jokabidea ikusi ahal izan dela azpimarratu du. Horrela, PPk azken lau urteotan izandako jarrera gogoratu du, “eta ez du ematen aurrerantzean aldatuko denik”, baina alderdi berriengan jarri du arreta. Podemosek, “hitz lirainak erabiltzeaz aparte, aurrera eraman dituzten ekintza gutxietan euskaldunon interesak erabat baztertu ez ezik, Euskadiri dagozkion eskuduntzak mespretxatu dituzte; ahanzturagatik, ezjakintasunagatik, gaitasunik ezagatik, asmo txarrarengatik… Azken finean, gogortasunez zein hitzaldi loratuekin, batzuek eta besteek gure eskuduntzak zapaldu nahi dituzte; gure autogobernua, gure ongizatea”.
Iparragirrek hauteskunde hauen garrantzia gogoratu du berriz ere, eta helburu nagusia ez dela Gobernuko presidentea aukeratzea. “Zuen bozketa orrietan ez dira agertuko ez
Mariano, ez Pablo, ez Pedro, ez Albert… ez gaitezen nahastu, aukeratu behar duguna da nortzuk ordezkatuko gaituzte Madrilen”.
Azkenik, alderdiaren eslogana hartu du hizpide, hauteskundeetara aurkeztu diren gainontzeko indarren aurrean diferentzia markatzera deituz. “Desberdinak gara eta harrotasunez esaten dugu. Horrela egin dugu beti; nahiz eta Madriletik batzuen egurra jaso dugun motibo batengatik, kontrako motiboagatik Euskaditik besteen egurra jasotzen genuen bitartean”. Horren harira, ezker abertzalea ere gogoratu du hitzaldian; “lehen Estatuko erakundeetara joateari muzin egiten zion eta orain, hogeita hamar urte geroago, gure bidea jarraitzen ahalegintzen dira, zertara doazen ez dakiten arren”.
Nabarmenak...
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/20
Senatua
2024/11/19
Senatua
2024/11/19
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2023/07/02
Senatua
2023/11/21
Senatua
2023/10/03
Senatua
2023/11/08
Senatua
2023/04/19